Herri bakoitzak bere izengoitia, gabiriarrak ‘makilariak’

Posted: 2011/02/28 in Gizartea, Historia
Etiketak: , ,

Gipuzkoan ohitura zabaldua da herri bakoitzeko bizilagunei izengoiti edo ezizen batekin deitzekoa. Sorburu oso argia ez duen tradizioa da, ahoz ahokoa nabarmen. Ez ofiziala, baina denboraren joanean ia instituzionalizatu dena zenbait tokitan. Hala, Gabiriarrak ‘makilariak’ direnez, hor daukagu Makilari herri aldizkaria.

Zumarraga-Urretxun Otamotz duten bezala (otamoztarrak). Ezkio eta Itsasokoak ere hala omen dira. Edo Legazpiko Ilintxa kirol elkartea, hangoak ‘ilintxak’ direlako. Txerri azoka egiten dute urtero Mutiloan, ‘txerrigorriak’ deitzen dietelako mutiloarrei. Beleak Zegaman, zopajaleak Seguran, axariak Idiazabalen, bareak Beasainen, azak Ordizian, ijitoak Itsasondon, pikuak Legorretan, harrikalariak Ormaiztegin eta harrikariak Itsason, antzarak Lazkaon, saguak Zerainen (XaguArtea da hango hilabetekaria), arkakusoak Zaldibian… Goierrikoak bakarrik, eta batzuk, aipatzearren.

Gaur kontu honekin artikulua argitaratu du Noticias de Gipuzkoa-k, ‘Zapojaleak armeroari, kuku’.  Diario Vasco-n ere antzeko erreportajea egin zuten 2007an, gaztelaniaz. Biak goierritar kazetariek eginak dira, gainera.  Eta, noski, bietan egiten diete aipamen Gabiriako makilariei.

Utzi iruzkina