XIV. mendea
1350. Gabiriari buruzko lehen aipamen dokumentala, Iruñeko Artzapezpikutzaren Errenta Liburuan, Libro de las rentas del Obispado de Pamplona liburuan. “Santa María de Alkain (Algaym)” izena azaltzen da, Nafarroako errege Carlos II.a Gaiztoa zela.
1384. Gabiria Segurako hiribilduari batu zitzaion, auzotasun akordio batekin, baina ez denbora luzerako, XV. menderako Areriako Alkatetza Nagusiko kide baitzen. Gabiriarekin batera honako herriok batu zitzaizkion Segurari: Astigarreta, Gudugarreta, Zegama, Zerain, Idiazabal, Legazpi, Mutiloa eta Ormaiztegi.
1387-8-18. Batasun eta senidetasun agiria sinatu zuten Ordizian honako herriek: Tolosa, Segura, Villarreal, Azpeitia, Bergara, Hernani, Eibar, Villafranca eta Areriako eta Aiztondako alkatetzek.
1387. Segurari batu zitzaizkion herrien –tartean Gabiria- akordioa berretsi zuen Juan I.a erregeak, batasuna baieztatuz.
1393. Segurari batu zitzaizkion herrien –tartean Gabiria- akordioa berretsi zuen Enrique III.a erregeak, batasuna baieztatuz.
1399-1-24. Gabiriaren izena errege-zedula batean agertu zen. Zerga kobraketan izandako gehiegikeria batzuen ondorioz, Gabiriak eta beste zenbait herrik tributua ez ordaintzeko eskaria egin zuten.