Maiatza 2013


MAIATZA 2013

  • 1, asteazkena.Legazpiko 80. Santikutz Klasika Aztiritik (bi aldiz) eta Atagoititik igaro da. Eliteko eta 23 urtepekoen karrera, Espainiako Koparako baliagarria. 09:30ean hasi, eta Aztiritik 10:51n eta aldian 11:31n igaroko dira; Atagoititik (Ugaranetik igota) 11:57an.
  • 3, ostirala. Gabiriako gazteek eta Gattiken ekoiztetxeak egindako film laburren emanaldia, Udaberri Kulturala egitarauan. 22:00etan, kultur etxean.

  • 3, ostirala. Goi tentsioko linea proiektuaren inguruko informazio bilera, azken berriak emateko. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 4, larunbata. Balentzategi herri eskolako ikasleen emanaldia (bertsoak, antzerkia, kantuak), Udaberri Kulturalekoa. 17:00etan, antzokian.

  • 5, igandea. Goruntz dantza taldea Beasaingo Dantzari Txiki egunean partaide. 10:45ean, juntadizoa Dolarea parkean (eguraldi ona bada; euriarekin, Murumendi eskolako aterpean); 11:30, kalejira herrigunean; 13:30, dantza saio bateratua, Loinazko San Martin plazan; bazkaria; arratsaldean, Modestorekin erromeria.
  • 5, igandea. Azpeitiko 43. Urrakiko Igoera txirrindulari proba (eliteko eta 23 urtez azpiko amateurrak), Euskal Torneorako baliagarria, Santa Luzia eta Alegiako ibarretik igaroko da, bi aldiz: 10:03an eta 11:24an.

  • 5, igandea. Segurako Santikutz Proba txirrindulari lasterketa Palankatik igaroko da (Ormaiztegitik Liernira), hiru aldiz: 16:56an, 17:21ean eta 17:50ean. Junior mailakoen proba da.

  • 11, larunbata. Judo topaketa, Arrasateko, Legazpiko, Zumarragako eta Gabiriako haurrek, agian baita Hondarribia eta Azpeitikoak ere. 10:00etan (10:30ean, ordu erdia aurreratu dute programan jartzen duenetik), Alkainburu pilotalekuan. Gero hamaiketakoa, Guraso Elkarteak prestatuta, partaideentzat. Udaberri Kulturaleko azkeneko ekitaldia.

  • 11, larunbata. Osinalde elkarteko mus txapelketa. 21:00etan, elkartean.

  • 12, igandea. Goruntz dantza taldea Zumarragako Dantzari Txiki egunean. Goizean kalejira, 13:00etan Eitzagako frontoian saioa, eta arratsaldean saioa.
  • 12, igandea. Goruntz dantza taldearen saioa Ezkion, San Migel jaietan. 12:15ean.
  • 13, astelehena. Trakzio mekanikodun ibilgailuen udal zerga ordaintzeko azkeneko eguna.

  • 15, asteazkena. San Isidro eguna, nekazarien ospakizuna. 12:00etan meza, Andre Mari elizan; 13:30ean bazkaria, Korta jatetxean (izena astelehena 13rako eman behar da, telefonoz, 943 88 71 86).
  • 15, asteazkena. ‘Bertatik bertara’ proiektuaren aurkezpena, bailarakoa. 12:00etan, Baztarrika gaztandegian.
  • 20, astelehena. Interneteko sare sozialei buruzko ikastaroaren lehen saioa, eskolako gurasoentzat eta irakasleentzat. 17:30etik 19:00etara, Balentzategi herri eskolan.
  • 22, asteazkena. Andre Mari festak prestatzeko lehenengo bilera. 19:00eta, kultur etxean.
  • 25, larunbata. Arabar Errioxara egunpasa, Osinalde elkartetik.
  • 29, asteazkena. ‘Makilari’ herri aldizkariaren balorazio bilera. 19:00etan, kultur etxean.
  • 31, ostirala. Juanlu Escudero aktorearen antzezlana, ‘Trainspotting’. 23:00etan, Ostatuan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s