Archive for the ‘biztanleria’ Category


Ozta-ozta, baina herriko biztanleriak ez du 500 bizilaguneko marka harrapatu. Udaletik pasatutako datuen arabera, 2013ko urtarrilaren lehenean 499 lagun zeuden erroldatuta, urtebete lehenago baino hamar gehiago. 1970eko hamarkadaren azkenetik ez da hainbeste gabiriar egon bertako erroldan.

Populazioa ugaritu egin da, eta hori 2012ko hazkuntza begetatiboa negatiboa izan dela. Heriotzak (sei) gehiago izan dira jaiotzak baino (bost; lau neska eta mutil bat). Migrazio mugimenduen saldo positiboak eragin du gorakada: 21 lagun etorri dira herrira bizitzera, eta joan bederatzi.

Estatistika datuen dantzan, Eustatek 2011ko ekainean dagoeneko 507 bizilagun ’eman’ zizkion herriari. Udalaren datuak, ordea, 493 ziren urte haren hasieran erroldan zeudenak.


Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Larrialdien eta Meteorologia Zuzendaritzak bilera informatiboa egingo du, gaur osteguna, Gabiriako eta Ormaiztegiko bizilagunei zuzenduta (Ormaiztegiko kultur etxean, 18:30ean). Arrisku kimikoa duten enpresen inguruetan bizi diren bizilagunentzat babesa “indartu” nahi du jaurlaritzak. Kasu honetan, Troia meategietako hondakin urtegia da Gabirian arrisku kimikoa eta isuri kutsagarriak eragin ditzakeen elementua, Exminesa enpresak eraikitakoa Gesaleko sakonean.

Berriki Kanpoko Larrialdi Plana onartu eta homologatu dute Troiko hondakindegian. Arrisku kimikoa duten enpresa horietan, istripu kasuetan bizilagunek hartu beharreko segurtasun neurriak eta zer jokabide izan behar duten informazioa ematea da kanpainaren helburua. EAEko 11 enpresaren eremuei eragingo die: Bizkaian 9, Araban 1 eta Gipuzkoan 1, Troikoa. Informazio kanpainan, lehenbizi denera 38.000 gutun bidaliko dizkie jaurlaritzak bizilagunei, eta ondoren bilerak antolatuko dira herrietan. Gabiriako eta Ormaiztegiko bizilagunena gaur egingo da, kanpainaren azken egunean.