Abendua 2012


ABENDUA 2012

  • 1, larunbata. Euskal Telebistako ‘Sustraia’ nekazaritza programan Gabiriako errezil sagarrari buruzko erreportajea emango dute. 11:00etan, ETB1en. Bihar, berriz, ETB2n gaztelaniaz emango dute, 09:30ean.
  • 1, larunbata. Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen aurkako mendi martxa, Zeraindik Barbarira. Ondoren, Mutiloan, Goi Tentsioko Linearik Ez plataformak egindako dokumentalaren aurkezpena. Goizean.
  • 2, igandea. Goruntz dantza taldearen saioa, Ormaiztegiko jaietan. 17:30ean, Zubipe kiroldegian.
  • 3, astelehena. Iñaki Muruak Olaberrian bertso saioan parte hartuko du, Aitzol Barandiararekin, Euskararen Egunaren harira. 15:00etan, Olaberriko herri eskolan.
  • 3, astelehena. Euskararen Eguneko ospakizunak Balentzategi  herri eskolan. Arratsaldean.
  • 3, astelehena. Balentzategi eskola-etxearen mendeurreneko ospakizunak antolatzeko bilera. 19:00etan, kultur etxean.
  • 8, larunbata. Gorka Maiz Errenteriako Xenpelar Sariko bertso finalean kantari. 18:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean.
  • 8, larunbata. Zumarragan Luzio Gabiria herritarraren omenezko bertso jaialdia: Amets Artzallus, Sebastian Lizaso, Julio Soto eta Iker Zubeldia. 22:15ean, Zelai Arizti aretoan.
  • 8, larunbata. Gipuzkoako Bolari Eguna, Gabirian. 09:30etik 11:00etara, bola eta toka txapelketak. 12:00etan, meza. 14:00etan, bazkaria Osinalde elkartean. Bazkalondoan, omenaldia Joxe Maiz eta Pedro Agirre bolariei, eta Prudentzio Olano tokalariari.
  • 11, asteartea. Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertsotan, Lazkaoko Maizpide euskaltegiko bertso-afarian. 20:00etan, euskaltegiko jangelan.
  • 14, ostirala. Balentzategi herri eskolaren  mendeurreneko ospakizunen lehen jardunaldia. 14:15etik 16:00etara, ate irekiak eskolan: ‘Lehengo eta oraingo jolasak’ solasaldia eta jolasaldia. 19:00etan, ‘Eskola bizia, herri bizia’ DVD emanaldia, eskola txikiei buruz. Iñaki Alkalde ekoizlearekin solasaldia.
  • 15, larunbata. Balentzategi herri eskolaren  mendeurreneko ospakizunen bigarren jardunaldia. Ate irekiak eskolan. Antzinako eta oraingo eskola-materialen eta argazkien erakusketa, Dantzalekuan; 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 17:00etan, kafe-tertulia, Erbie elkartean: ‘Eskola: lehen eta orain’.
  • 16, igandea. Balentzategi herri eskolaren  mendeurreneko ospakizunen hirugarren jardunaldia. Ate irekiak eskolan. Antzinako eta oraingo materialen eta argazkien erakusketa, Dantzalekuan. 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. 13:00etan, mendeurreneko ekitaldia. 18:00etan, ikasleen eta ikasle ohien ikuskizuna, antzokian.
  • 24, astelehena. Gabon eguna. Kantu eskea baserriz baserri.
  • 25, asteartea. Eguberri eguna.
  • 25, asteartea. Balentzategi herri eskolaren  mendeurrenaren harira, eskolako antzinako nahiz oraingo materialen eta argazkien erakusketa. 13:00etatik 14:00etara, Dantzalekuan.
  • 27, osteguna. ‘Olentzero eta oparien ordua’ filma, haurrentzat. 17:30ean, Etxeberri kultur etxean.
  • 28, ostirala. Herri batzarra, udalaren urteko ekimenen eta 2013ko asmoen berri emateko, nahiz herritarren ekarpenak jasotzeko. 19:00etan, kultur etxean.
  • 29, larunbata. Auzolana, Aztiriarako bidea garbitzeko. Goizean.
  • 31, astelehena. Urtezahar eguna.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s