Apirila 2011


Apirila 2011

  • Apirilak 2, larunbata. Osinalde bertso sarirako bigarren saio baliagarria: Argi-Berri Saria. 20.30ean afaria eta ondoren saioa. Ordiziako Argi-Berri elkartean. Bertsolariak: Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Eneritz Artzallus (Errezil), Adur Gorostidi (Larraitz, Abaltzisketa), Iñaki Aleman (Irurita), Ainhoa Mujika (Beasain) eta Endika Igartzabal (Gabiria).
  • Apirilak 2, larunbata. Goierriko 23. Bola Txapelketaren azkeneko jardunaldia, udal bolatokian. Goizez eta arratsaldez. Gauean afaria, Osinalde elkartean.
  • Apirilak 2, larunbata. Eskola Txikien Gipuzkoako Koordinakundearen jardunaldia gurasoentzat, ikastetxe txikietako hezkuntzaz eta ingelesaz. 09:30etik 13:15era, Larraulgo eskolan (Gipuzkoa).
  • Apirilak 2, larunbata. Goruntz (Gabiria) eta Sustraiak (Legazpi) dantza taldeetako haurren saioa. 18:00etan, Latxartegi aretoan.
  • Apirilak 3, igandea. Ibaietako eta erreketako arrantza denboraldiaren hasiera, Gipuzkoan.
  • Apirilak 4, astelehena. Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko lehen etapa (Zumarraga-Zumarraga, 149,5 km) Gabiriatik pasatuko da lau aldiz.
  • Apirilak 4, astelehena. Makilari aldizkaria prestatzeko bilera. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • Apirilak 5, asteartea. Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko bigarren etapa (Zumarraga-Lekunberri) Gabiriatik pasatuko da, Santa Lutzi eta Alegia aldetik.
  • Apirilak 8, ostirala. Osinalde bertso sarirako hirugarren saio baliagarria: Axari Saria. 20:30ean afaria eta ondoren saioa. Idiazabalgo Elizalde elkartean. Bertsolariak: Ane Labaka (Lasarte), Asier Azpiroz (Zubieta, Gipuzkoa), Arrate Illaro (Getxo), Saioa Alkaiza (Iruñea), Xabi Igoa (Aramaio) eta Gorka Maiz (Gabiria).
  • Apirilak 13, asteazkena. Korrika 17 Gabiria ingurutik pasatuko da, Liernitik Ormaiztegirantz. 13:00ak aldera.
  • Apirilak 16, larunbata. Osinalde bertso sariketa. 20:30ean afaria eta ondoren saioa. Osinalde elkartean.
  • Apirilak 21, osteguna. Aste Santuaren hasiera.
  • Apirilak 24, igandea. Aberri eguna. 12:00etan meza. Ondoren dantzariak, bertsolariak eta alkatearen hitzaldia. Plazan.
  • Apirilak 29, ostirala. Artista Gaua. Goruntzen 40. urteurreneko ospakizunetarako dirua biltzeko kultura eta arte espresioen jaialdia. 21:00etan afaria eta ondoren ikuskizunak, Osinalde elkartean.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s