Apirila 2013


APIRILA 2013

  • 5, ostirala. Euskal Herriko txirrindulari Itzuliko 5. etapa (Eibar-Beasain), bi alditan Gabiriatik igaroko da. Ordutegia: lehen pasaera, 15:23an Altzibar, 15:27an Gabiria gaina, 15:29an Arrondoenea, 15:31n Palanka. Bigarren pasaera: 16:12an Altzibar, 16:16an Gabiriako gaina, 16:18an Arrondoenea, 16:20an Palanka.
  • 6, larunbata. Euskal Herriko txirrindulari Itzulia, 6. etapa (Beasain-Beasain, erlojupekoa), Ormaiztegitik Liernira. Hasiera 14:10ean.
  • 6, larunbata. Osinalde 42. Bertso Sariketa. Bertsolariak: Josu Oiartzabal (Azpeitia), Nekane Zinkunegi (Errezil), Iñaki Aleman (Irurita), Nerea Ibartzabal (Markina-Xemein), Peio Ormazabal (Arrigorriaga) eta Imanol Uria (Algorta). 20:30ean afaria, ondoren bertso saioa.
  • 8, astelehena. Elkarretaratzea Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen proiektuaren aurka, REE-Udala bileraren garaian. 08:45ean, plazan.
  • 12, ostirala. ‘Garia, lurra eta ogia’ dokumentalaren (Igeribar errotan hartutako irudiak ditu) eta Igeribar errotako gari-errotarriaren konponketa prozesuari buruzko dokumentalaren emanaldiak. Urretxuko Lekaio kultur elkarteak ekoitziak (2012). 22:00etan, Etxeberri kultur etxean. Jose Kruz Baztarrika errotariaren azalpenak.
  • 12, ostirala. ‘Izarren argia’ filmaren emanaldia, 13 urtetik gorakoentzat. 22:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 13, larunbata. Igeribar errotara bisita gidatua. 16:30ean, Igeribar baserrian.
  • 13, larunbata. Talo jana. 19:00etan, Osinalde elkartean.
  • 14, igandea. Jubilatuen eguna. Herriko adinekoei omenaldia. 12:00etan meza, Andre Mari elizan; Lazkaoko Kantaka abesbatzaren kontzertua, meza ondoren, Andre Mari elizan; 14:00etan bazkaria, Korta jatetxean.
  • 19, ostirala. Sasieta Mankomunitatearen hondakin bilketa berria aurkezteko batzarra, herritarrentzat zuzenduta. 18:30ean, Etxeberri kultur etxean.
  • 19, ostirala. Dhuna musika taldearen kontzertua. 22:00etako, antzokian.
  • 21, igandea. Dantzari Txiki eguna Gabirian.Egun osoan. Taldeak: Mollarri (Zarautz), Irrintzi (Zumarraga), Aurtzaka (Beasain), Jakintza (Ordizia), Axari (Idiazabal) eta Goruntz (Gabiria). 16:30ean, Modestorekin dantzaldia, haurrentzat eta gaztetxoentzat, plazan.
  • 26, ostirala. Sagardo dastaketa Osinalde elkartean, bazkideentzat. 19:30ean. Ondoren afaria.
  • 27, larunbata. Apustua hiru zaldizko eta hiru bizikletari legazpiarren artean, Zuzulatik Atagoitira. 12:00etan, Kortatik hasita.
  • 27, larunbata. Goi tentsioko linearen aurkako eguna, Seguran.12:00etatik 13:00etara, informazio gunea, plazan; 13:00etatik 14:30era, triki-poteoa; 14:00etan, kantu bazkaria.
  • 27, larunbata. ‘Vicky bikingoa’ filmaren emanaldia. 17:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 28, igandea. Gipuzkoako Kopako hirugarren jardunaldia, bola lehiaketa. Goiz eta arratsalde, Alkainburu bolatokian.
  • 28, igandea. Musika eta kantu emanaldia: Txindata musika eskolako ikasleen eta Gabiriako haur abesbatzaren kontzertua. 18:00etan, 17:00etan, antzokian.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s