XVI. mendea


1500. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1502. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1507. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1509. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1513-4-26. Miguel de Ibarreta batxillerrak eta bere emazte Maria Ruizek (Gabiriako bizilagunak), beste oinordeko batzuekin batera Pedro de Sarasaren ondasunak itzultzeko eskatu zioten Lanzarote de Arrayari (Ametzagako bizilaguna), hark zeuzkalako. Epai exekutatzailea atera zuen Valladolideko Chancilleriak.

 

1514-2-8. Maria de Altolaguirre gabiriarrak Miguel de Olquiaga gabiriarrari (Juan Lopez de Abendañoren fidatzailea zen bigarrena) auzia sartu zion, eta exekuzioa publikatu zuen egun honetan Valladolideko Chancilleriak. Juan Lopez de Abendañok etxe eta lur batzuen salmentaren ebikzioa eta saneamentua (“evicción y saneamiento de la venta de unas casas y tierras) egin zuen Maria de Altolaguirrerentzat.

 

1514. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1515. Areriako alkatetza nagusian herriek boterea noiz eta zein hurrenkeratan hartu zehaztu zuten, beste 42 urterako (1515-1556 aldirako).

 

1516-2-14. Gabiriak Segurako armen alardera aurkeztu behar izan zuen, hango alkateak aginduta. Gabiriarekin batera, Zegama, Idiazabal, Ezkio, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain, Astigarreta, Gudugarreta eta Legazpi deitu zituen; Legazpik uko egin zion, Segurako alkateak Legazpira joan behar zuela argudiatuz, eta Segurako Kontzejuak auzia sartu zion Legazpiko Kontzejuari.

 

1516-7-3. Lope Ochoa de Aguirreren (Agirre etxeko jauna) batetik, eta beste aldetik Gabiriako hiribilduaren eta hango eskribau Lorenzo Ladron de Echezarretaren arteko auzi baten sententzia atera zuten (Iturria: Lazkaoko udal artxibo historikoa). 1584-12-22 – 1585-1-6 artean beste auzi baten autoak daude (Iturria: idem).

 

1521. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea. Lope Perez de Eguzquiza izan zen alkate nagusi.

 

1523. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea. Martin Martinez (¿?) de Echazarreta izan zen alkate nagusi.

 

1528. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea. Eztibariz de Gavirondo izan zen alkate nagusi.

 

1529. Juan de Altube gabiriarrak 22 dukat ordaindu zizkion Miguel de Arrola legazpiarrari, Juan M. delako baten zorragatik.

 

1530. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea. Domingo Perez de Eguzquiza izan zen alkate nagusi.

 

1533-3-2. Seguraren eta bere jurisdikzioko zenbait herriren artean (Idiazabal, Mutiloa, Astigarreta eta Gabiria) auzia izan zen, azken horiek hiribilduari ordaindu behar zizkioten diru kontuen inguruan. Aurreko urteetan probintzian eta kanpoan frantsesen aurka egin ziren altxaldi batzuetan (“levantadas”) izandako gastuengatik, “que vinieron [los franceses] a usurpar el reino de Navarra”. Data honetan Idiazabalek behintzat ordaindu zuen berari zegokion zatia, laurden bat gutxienez, Valladolideko Gorteak epaia atera ondoren.

 

1535. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea. Martin Martinez (¿?) de Echazarreta izan zen alkate nagusi.

 

1536. Lope Zabalo legazpiarrak zenbait zorren ordainketa egin zion Domingo de Aztiria gabiriarrari.

 

c.1540. Maria de Zandategui de Lasarte jaio zen Gabirian. Cristobal Lopez de Zandategui lizentziatuaren alaba. Gerora Miguel de Oquendo de Segura itsasgizon jeneralaren emazte eta Antonio de Oquendo de Zandategui almirantearen ama izango zen.

 

1542. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea. Juan Lopez de Eguzquiza izan zen alkate nagusi.

 

1543-1546. Pedro de Zabalo gabiriarrak auzia sartu zion Lope de Zabalo legazpiarrari, umedun zeuden bost behi erosi eta ordaindu ondoren entregatu ez zizkiolako. 

 

1544. Gabiriari egokitu zitzaion, ezarritako hurrenkeraren arabera, Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea. Juan Lopez de Echazarreta izan zen alkate nagusi. 1544-1546 tarteko agiri batean aipaten denez, gainera, epe horretan Juan Saez Ibarra gasteiztarrari auzia sartu zion, zor batzuengatik.

 

1548. Juanes de Zuazola gabiriarraren alde betebehar-karta bat zuten Martin de Oyeneder eta Marco de Hegurrola hernaniarrek.

 

1553-1554. Domingo de Irizarrek (Gabiriako erretorea, “rector”), Pero Lopez de Zandateguik eta Lope de Izaguirre maestreak auzia sartu zioten Domingo de Arroaga o de Amezti gabiriarrari, diru-zor batengatik, “por un conocimiento como cesionario”.

 

1557. Areriako alkatetza nagusian herriek boterea noiz eta zein hurrenkeratan hartu zehaztu zuten, beste 42 urterako (1557-1598 aldirako).

 

1562. Gaur egun elizako kanpandorrean dagoen mendebaleko kanpaia egin zen, brontzezkoa. “Anno de MDLXII” irakur daiteke kanpaiaren albo bateko bandan. Honako inskripzioa du behealdean buelta osoan: Esta campana bizo maestro doninan de la Maza anno de MDLXII siendo el muy edo señor dean Juan Lopez de Zandategui arcipreste de la provincia y comisario del Santo oficio erretor de Gaviria. Goian, zirkunferentzi osoan: Menten Saneta Espontanea Bonerea Deo Et Patrie Liberatione e Martin de Llaima y Omo.

 

1562. Juan Ortiz de Zamdategui gabiriarrak auzia sartu zuen Juan de Eizaguirre eta Maria Andres de Vicuña senar-emazte legazpiarren kontra. Korregidorearen aurrean zin bat egin zuten.

 

1562-1563. Juan de Gabirondo gabiriarraren kontra salaketa jarri zuen Pedro Saiz de Albenizek (Aguraingo lehorreko portuko guarda) eta bere eskualdeak, sei fanega gari “descamino” eramateagatik.

 

1562-1567. Gabiriako Kontzejuak eta Mutiloakoak larreen aprobetxamenduari buruz auzia izan zuten Azpeitian.

 

1564-1581. Juan Lopez de Olalquiagak (Segurako bizilaguna) auzia sartu zion Domingo de Echeberria gabiriarrari, Etxeberria etxearen zati bat itzul ziezaion, Maria Juan de Echeberria amaren oinordeko gisa.

 

1565-1566. Maria Garcia Ladron de Cegama gabiriarrak auzia sartu zion Juan Lopez de Lazarragari (Zalduondokoa, Araba, adin txikikoa), etxalde bat bereganatuz, “retroventa” eskubidearekin saldua zuena. (Valladolideko Chancilleriak eman zuen epaia).

 

1566. Domingo de Echebarria gabiriarrak (eta haren ordeko Pedro Martinez de Ugarte merkatari tolosarrak eta segurrak) auzia sartu zion Iñigo Perez de Errotaeche gabiriarrari. Errotaechek Echebarriari lurrak erosi zizkion, eta Segurako Kontzejuari zentsu bat ordaintzeko hitza eman. Valladolideko Chancilleriak kopuru hura zorretan zuela ebatzi zuen.

 

1571-1575. Martin Ortiz de Zandategui gabiriarrak auzia sartu zuen Iñigo Perez de Errotaeche gabiriarraren kontra, Alkaingo Santa Mariaren parroki-elizako eserleku baten jabetzagatik. (Valladolideko Chancillerian auzia).

 

1571-5-1 – 1585-1-9. Juan Zubillaga gabiriar herritarrari ondasunak kendu zizkioten (ejecución de los bienes), Domingo Echeverría Vizcayari 30 dukateko zorra ez ordaintzeagatik. (Iturria: Lazkaoko udal artxibo historikoa).

 

1572. Juan de Ancheta hil zen, Mari Juan de Gabilondo gabiriarraren senarra. Nafarra zen, mazoneroa. Arguedas, Peralta eta Leireko San Salvador elizetan lan egin zuen. Leireko monasterio berrian sei urtez lanean aritu eta gero hil zen.

 

1572-6-1. Alkaingo Santa Maria elizan eserlekuen afera batengatik karta exekutatzailea egin zen. Ondoren auzia hasi zuen Lope Ochoa de Aguirrek (Gabiriako bizilaguna eta Agirre oinetxeko jauna) Areriako alkatetza nagusiko eskribau Lorenzo Ladron de Echezarretaren kontra batetik, eta Gabiriako Unibertsitatearen kontra bestetik. Elizako sakristiara ate berria irekitzeko obrak aipatutakoaren eserlekua jartzeko eragozpena sortzen zuen. Euskaltzaindiaren artxiboan bada auzi honen agiri bat, Lope Ochoa de Aguirrek Cristobal Bañez de Artazubiagari bidalitako gutuna. Dioenez, Zandategui lizentziatuarekin auzia dauka, “por haber quitado un asiento de la Iglesia de Gaviria que la familia Aguirre utilizaba”.

 

1572-6-21. Gabiriako kontzejuak eta Alkaingo Andre Maria elizak auzia eduki zuten Oger Ochoa de Aguirre eta haren iloba Lope Ochoa de Aguirrerekin (gabiriarrak biak), elizaren patronatoa nork eraman eztabaidatuz. Epaileek herriaren alde atera zuten sententzia, eta Agirretarrek helegitea jarri zuten. Valladolideko erret kantzileriak berretsi zuen epaia egun horretan ateratako karta batekin. Elizaren errektoretza eta ondasunen kudeaketa herritarrei dagozkiela ebatzi zuen.

 

1574. Gabiriak, Legazpik, Zegamak, Zerainek, Mutiloak, Idiazabalek, Ormaiztegik, Ezkiogak, Gudugarretak eta Astigarretak auzia eduki zuten Segurarekin, azken horrek egindako banaketengatik (“repartimientos”).

 

1576. “Alcabala”-k ordaintzerakoan, Gabiria Segurako Partiduan agertzen da sartuta, Simancaseko artxibategian ageri denez.

 

1579-1580. Gil Cobos Hernandez lizentziatuak (Valladolidekoa), Gabiriako unibertsitateari eta taldeko beste hainbati (Legazpi, Idiazabal, Zegama, Mutiloa, Ormaiztegi, Ezkioga eta kontsorteak) soldata eta gastuak ordaintzeko eskaera egin zien, herri horiek Segurarekin izan zuten auzi batean erret karta exekutatzaile bat egin zuelako.

 

1582 apirila-maiatza. Azpeitian bildutako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Probintziaren proiektua eztabaidatu zuten, eta probintziaren Ordenantzak bilduko zituen batzorde bat eratu. Testua Cristobal Lopez de Zandategui gabiriarrak eta Luis Cruzat-ek prestatu zuten: Recopilación de leyes y ordenanzas de la M. N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa. Urte hartako azaroan Zarautzen egin ziren batzarretan testua Probintziaren letraduei bidaltzea erabaki zen, eta Esteban de Çamalloa Garibay-k errebisa zezala. Obra ikusi eta ez zuen onetsi.

 

1584-12-10: Maria Zandateguik Lope Ochoa de Aguirrerekin zeukan auzian jarraitzeko boterea Domingo Zandateguiri eta Domingo Iriízarri eman zien. Gabiriako parroki-elizan aulki baten eta hura han iraunaraztearen inguruan zen auzia. 

 

1584-1585. Lope Ochoa de Aguirrek, Agirre oinetxeko jaunak, Gabiriako hiribilduaren eta haren eskribau Lorenzo Ladrón de Echezarretaren kontra eduki zuen auzia, Gabiriako elizako patronatuaren gainean zituen eskubideei buruz. Auziaren sententzia atera zen urte horietan (Lazkaoko Udal Artxibo Historikoan dago sententzia). 1516-7-3ko beste auzi bat ere eduki zuten (Iturria: idem).

 1584-1586. Martin Ortiz de Zandategui gabiriarrak auzia sartu zion Domingo de Echevarria gabiriarrari. Echevarriak 36 dukat ordaindu behar izan zizkion Ortiz de Zandateguiri, testamentu bateko agindua tarteko (Valladolideko Chancilleriak ebatzi zuen auzia).

 

1584-1591. Pedro Belaunza de Zuazola gabiriarrak eta Gipuzkoako Probintziak auzia sartu zuten Barbara Medranoren (Alcanadre-koa) eta haren senar Pedro de Aguirreren (Itsasokoa) aurka. Emakumea Gipuzkoan bizi ote zitekeen zen auzia, judutarren ondorengoa zela leporatzen baitzioten.

 

1587-8-28. Maria de Zandategui de Lasartek eta senar Miguel de Oquendo jeneralak Torre etxearen oinordekotza hartu zuten.

 

1590-1594. Magdalena de Vicuña gabiriarrak (bere izenean haren senarrak) auzia sartu zion bere anaia Juan Martinez de Vicuña legazpiarrari. Zuazo mendietan (Legazpi) egindako mozketa eta garbiketetako gaia itzularazi zion, Miguel Martinez de Vicuña aita hil zenean alabarentzat utzi zuelako. Anaiak uko egin zion, ez testamentuan ezta aitaren kodiziloetan agindu hura azaltzen ez zelako eta herentziaren herena eta bostena hobetzea bere (anaiaren) esku geratu zelako. (Valladolideko Chancillerian ebatzi zuten auzia).

 1593. Elizako artxiboan Gabirian lau ermita daudela aipatzen da: San Miguel, San Esteban, San Lorenzo eta Santa Marina.

 

1593. Zuazola Azpikoa etxea saldu zuten, judizialki. Juan Lopez de Plazaolak erosi zion Pedro de Belaunza y Zuazolari. 1657an ondorengoek auzia eduki zuten erosketa horrengatik.

 

1593-1595. Lorenzo Ladron de Echazarreta gabiriarrak ondasunekin ordaindu behar izan zuen bere aurka jarritako zor-salaketa bat. Juan de Maturana eta Pedro Beltrán de Nanclares merkatari gasteiztarrek auzitara eraman zuten gabiriarra, fieltroa, tafetana, zeta, Gasteizko zapi berdea eta erosi zituen beste zenbait produktu ordainarazteko. (Valladolideko Chancilleriak eman zuen epaia)

 

1599. Areriako alkatetza nagusian herriek boterea noiz eta zein hurrenkeratan hartu zehaztu zuten, beste 42 urterako (1599-1640 aldirako). Txandaketa-sistema zaharra aplikatu zuten azken aldia izango zen, 1616an herrien arteko arazoak larriagotu eta sistema berria egin behar izan baitzuten.

 

1599. Miguel de Eskorta gabiriarrak kereila jarri zion Pedro Garcia de Urtaza legazpiarrari, bere zezen bat zikiratu, kapatu ziolako.

 

1599-1600. Lorenzo Ladron de Echazarreta gabiriarraren kontra auzia sartu zuten Martin Diez de Santa Cruzek eta bere emazteak (Aguraingoak, Araba), Elena Garcia de Zuazoren herentziaren edukiagatik eta banaketagatik. (Valladolideko Chancilleriak ebatzi zuen epaia).

 

1599-1602. Lorenzo Ladron de Echezarretaren (Areriako alkate nagusi zen) kontra auzia sartu zuen Lazkaoko Unibertsitateak. Ladron de Echezarretak ar bat itzuli behar izan zion (devolución de un macho prendido) Juan de Apalategi lazkaotarrari, Felipe II.a erregearen lutoa ordaintzeko lazkaotarrak zatia eman ez zuela-eta kendu ziolako. Lazkaoko Unibertsitateak alegatu zuen banaketak legeak eta Erresumako pragmatikak ezarritako kopurua gainditzen zuela.

 

1599-7-30 –1602-12-19. Andres eta Pedro Iribarren anaiek kereila jarri zuten Lorenzo Ladron de Echezarreta gabiriar herritarraren kontra, haien kontra irainak bota zituelako euren kaparetasuna zalantzan jarriz (“por proferir injurias contra ellos poniendo en duda su hidalguía”). (Iturria: Lazkaoko udal artxibo historikoa).

 

XVI. mendearen bukaera. Izurritea agertu zen Gabirian, eta lau biztanle hil zituen. Kutsatutakoak San Miguel ermitaren gertuko txabola batera eramaten zituzten hiltzera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s