Ekaina 2012


EKAINA 2012

  • 1, ostirala. Iñaki Mariñelarena artistaren margolan erakusketaren irekiera. Ekain osorako. Ostatuan. ‘New balance’ erako akrilikoak eta collageak.
  • 2, larunbata. Los Zopilotes Txirriaus eta Egurra ta Kitto musika taldeen kontzertua. 23:00etan, Osinalde elkartean. Udaberri Kulturala egitarauko azkeneko ekitaldia.
  • 3, igandea. Balentzategi herri eskolakoak Gipuzkoako Eskola Txikien egunean. Egun osoan, Larraulen.
  • 8, ostirala. Udaleku irekietan izena emateko azkeneko eguna, haurrentzat eta begiraleentzat. Izen-emate orria eskolara eraman behar da.
  • 12, asteartea. Euxebio Igartzabal eta Mikel Mendizabal bertsolariekin afaria. 20:00etan, Lazkaoko Maizpide euskaltegian.
  • 16, larunbata. Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertsolariak, Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariak, bertso-txotx afarian. Ormaiztegin, Muxika plazan, Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolaren alde.
  • 22, ostirala. Balentzategi herri eskolan kurtso bukaerako festa. Goizean.
  • 23, larunbata. San Joan bezperako sua. 22:00etan, Gurutz-Bakar ondoko zelaian.
  • 23, larunbata. Gipuzkoako junior Itzuliko lehen etapa, Gabiriako herrigunetik. 11:27an.
  • 23, larunbata. Goi tentsioko argindar linearen aurka elkarretaratzea, Goierri mailakoa. 12:30ean, Segurako plazan.
  • 25, astelehena. Gipuzkoako junior Itzuliko hirugarren etapa, meategietako bidean. 17:58an.
  • 25, astelehena. Herriko udaleku irekiak hasiko dira, haurrentzat. Uztailaren 20ra arte, astegunetan 10:00etatik 12:30era (09:00etan joateko aukerarekin).
  • 28, osteguna. Zinema emanaldia: Bazen behin baso bat, haurrentzat. 18:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 29, ostirala. San Pedro festa eguna, Santa Luzia auzoan (Ezkio-Itsaso). 12:00etan, meza; ondoren, Goruntz dantza taldearen saioa; jarraian, hamaiketakoa, Anduaga elkarteak zerbitzatuta;
  • 29, ostirala. Goi tentsioko argindar linearen aurka elkarretaratzea, Goierri mailakoa. 19:45ean, Mutiloako Gurruntzain pilotalekuaren aurrean, sagardo dastaketa ireki aurretik.
  • 30, larunbata. Zinema emanaldia: Ander, 13 urtetik gorakoentzat. 18:30ean, Etxeberri kultur etxean.
  • 30, larunbata. Ezkio-Itsasoko Santa Luzia Saria txirrindularitza proba (juniorrak). Atagoitin 17:16an (Ormaiztegitik igota), eta Gabiriako herrigunean 17:42an (Alegiatik gora).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s