Ekaina 2013


EKAINA 2013

  • 8 eta 9, larunbata-igandea. Goi tentsioko lineen aurka, mendi txangoa eta kanpaldia. Larunbatean, 12:00etan, mendi martxaren abiera, Gabiriako plazatik. Kanpaldia Barbarin (Zerain), gauean. Igandean, Etxegaraten bukaera.
  • 9, igandea. Balentzategi herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak Gipuzkoako Eskola Txikien festan, Olaberrian. Goiz eta arratsalde.
  • 14, ostirala. Aizpurutxoko III. Bertso Saria, herri arteko desafioa: Gabiria, Azkoitia eta Zumarraga-Urretxu. 20:30ean afaria, ondoren bertso saioa, Itziar jatetxean.
  • 14, ostirala. 80 egunean filmaren emanaldia, helduentzat. 22:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 15, larunbata. Nanny MacPhee eta Bing Bang-a filmaren emanaldia, bost urtetik aurrerako haurrentzat. 17:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 15, larunbata. Haur Abesbatzaren kantaldia, ‘Xomorroak’ ikuskizuna. 18:00etan, antzokian.
  • 16, igandea. Goi tentsioko lineen inguruan herri galdeketa.
  • 16, igandea. Iñigo Muruari eta Markel Lopezi laguntzeko elkartasun kontzertua. 20:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
  • 16, igandea. Goruntz dantza taldea Mutrikuko Dantzari Txiki egunean. Egun osoan:10:30, talde guztiak Albokako parkean biltzea; 11:30, kalejira; 13:30, Goiko Plazan saioak; 14:30, bazkaria; 17:00, alardea Goiko Plazan.
  • 17, astelehena. Udalbatzaren ohiko bilkura. 19:00etan, udaletxean.
  • 18 eta 20, asteartea eta osteguna. Etxean autokonposta nola egin ikasteko ikastaroak, Sasieta Mankomunitateko teknikarien eskutik. Ontzien banaketa. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 21, ostirala. Bertso-afaria, Iñigo Murua mutikoaren alde, Tantaz tanta, lagundu Iñigo kanpainan. Bertsolariak: Aitor Mendizule, Iker Zubeldia, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz. 21:00etan afaria, Osinalde elkartean. (Prezioa: 20 euro).
  • 22, larunbata.Segurako San Joan Sari Nagusia txirrindulari proba (elite eta 23 urtepekoena, Euskaldun Torneokoa) Gabiria ingurutik pasatuko da. Ormaiztegitik Liernira, Palankako sakonetik, bost aldiz igaro dira. 16:00etan hasiko da karrera, 113,4 kilometrokoa. Pasaerak Liernin: 16:40an (27. kilometroa), 17:08an (45,8. km), 17:21ean (54,1. km), 18:03an (82,4. km) eta 18:31n (100,7. km).
  • 23, igandea. San Joan bezpera. Sua piztea.
  • 24, astelehena. Udaleku irekiaren hasiera, haurrentzat. 10:00etatik 12:30era, aste egunetan. Uztailaren 19ra arte.
  • 29, larunbata. San Pedro eguna ospatuko dute Santa Luzia auzokoek, Ezkioko Santa Luzia-Anduaga auzoan.
  • 29, larunbata. Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia Saria txirrindulari proba (juniorrena) Gabiriatik igaroko da, bi aldiz. 16:00etan hasiko da karrera, 81,2 kilometrokoa. Santa Luzia auzoan hasi da, eta Igartubeiti baserri-museoan (Ezkio) bukatu. Lehenbizi, Atagoiti igo dute, Ormaiztegitik gora (17:16an mendate gailurrean, 51. kilometroan), eta bukaera aldera, Gabiriako herrigunea igo dute (Urruti aldetik, 17:42an goian, 68,5. kilometroan).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s