Uztaila 2013


UZTAILA 2013

  • 1, astelehena. Judoko hastapeneko ikastaroaren hasiera, uztailaren 19ra arte. Astelehenetan eta asteazkenetan 18:30etik 19:30era, Dantzalekuan.
  • 1, astelehena. VI. Sasipilotari txapelketa herrikoian izena emateko epearen bukaera. Ostatuan eta Aztiri erretegian orriak.
  • 9, asteartea. Gorka Maiz eta Endika Igartzabal Lazkaon bertso saioan, Maizpide euskaltegiaren 39. Udako Ikastaroak egitarauaren barruan. Goierriko bertsolari gazteak izango dira: Gorka, Endika, Gemma Urteaga , Aitor Irastortza eta Joanes Etxaide. Gai jartzen Irati Arrieta eta Ainhoa Mujika. 22:00etan, Lazkaoko plazan.
  • 18, osteguna. Santa Marina festa-eguna Aztirian. Egitaraua: 11:00, meza. Ondoren, hamaiketakoa Aztiri-Bat elkartean. Miren Deba eta Ander Ibarguren trikitilariak.
  • 19, ostirala. Herriko udalekuaren bukaera.
  • 19, ostirala. Aztiriko festak. Eguneko egitaraua: 19:00, kanpai joaldia eta suziri jaurtiketa; 19:00, bola eta toka lehiaketak auzotarrentzat; 19:30, triki-poteoa; 21:00, auzo afaria Benta Lehor jatetxean; 23:00, Olarte anaiak trikitilariak.
  • 19, ostirala. Alegiako festen hasiera. Gaurko egitaraua: 19:30, sagardo dastaketa; 21:00, Dantzaki taldearen dantza erakustaldia (aretoko dantzak); 21:30, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
  • 20, larunbata. Aztiriko festak. Eguneko egitaraua: 11:00, helduen eta gazteen arteko futbol partida, Gaintzabalen; 13:00, txikiteoa; 16:00, Aztiriko 23. Igoera jubenil mailako txirrindulari proba; 18:00, patata-tortilla lehiaketa. Ondoren, ardo, sagardo eta pintxo banaketa. 19:00, bola eta toka lehiaketak; 23:00, Guri5! (Gabiria) eta Lortu (Legazpi) taldeen kontzertua. 05:00, txerri harrapaketa; gero, txokolate-jana. Txosna egongo da.
  • 20, larunbata. Alegiako festak. Eguneko egitaraua: 16:30, mus txapelketa; 21:00, herri afaria; gauean, Gari eta Larrañaga trikitilariekin dantzaldia.
  • 20, larunbata. Aztiriko 23. Igoera txirrindulari proba, junior mailakoentzat. 16:00etan hasiera, Aztirian. 70,8 kilometroko ibilbidea. Ibilbidea: Aztiria (irteera neutralizatua), Motxorro, Bikuñako errotonda, Urretxuko errotonda, Bergarako bidegurutzea, Motxorro, Bikuñako errotonda, Urretxuko errotonda, Bergarako bidegurutzea, Motxorro, Aztiria (mendiko saria, 27,4. km-an, 16:41an), Zerain, Segurako errotonda (ezkerrera), Segura (saihesbidea), Idiazabalgo errotonda, Ihurre, N-1 gaineko zubia, Kateako bidegurutzea (ezkerrera), Salbatore, Ormaiztegi, Kortako bidegurutzea, Gabiria gaina (mendiko saria, 52. km-an, 17:18an), Altzibar, Irizarko errotonda, Ormaiztegi, Lierniko bidegurutzea, Kortako bidegurutzea, Atagoiti gaina (mendiko saria, 65,6. km-an, 17:38an), Motxorroko bidegurutzea (ezkerrera), Aztiria (helmuga, 17:46an).
  • 21, igandea. Aztiriko festak, azken eguna. Eguneko egitaraua: 09:00, Gabiriako Txistularien goiz eresia; 10:45, Gabiriako Udalbatzari ongietorria; 11:00, Aztiriko IX. Mendi Lasterketa, krosa; 11:00, meza; ondoren, auzoko adinekoenari omenaldia; 12:30, Goruntz dantza taldearen saioa; 13:00, mendi lasterketako sari banaketa; Katain eta Euzkitza trikitilariak; 18:30, herri kirol erakustaldia: Ostolaza harri jasotzen, eta aizkoran Xabier Zaldua eta Iñaki Azurmendi; 19:00, bola txapelketa.
  • 21, igandea. Beasaingo 86. Loinatz Proba–III. Jon Lazkano memoriala (eliteko eta 23 urtez azpiko afizionatuak) Gabiriatik igaroko da. 09:30ean hasiko da, 146,5 kilometroko ibilbidea. Lehenbizi Alegiako eta Santa Luziako ibarraetik joan-etorria. Bigarren itzulian, Atagoiti (53,5. km-an, 10:50ean). 3., 4. eta 5. itzulietan Ormaiztegitik gora Lierni  (mendiko saria, 86. km-an, 11:39an; 109,5. km-an, 12:14an; 131. km-an 12:46an).

  • 22, astelehena. Madalena festa-eguna Alegian. Festetako azken eguna. Eguneko egitaraua: 12:00, meza; bukaeran, Ezkio-Itsasoko abesbatzaren kantaldi laburra; ondoren, Goruntz dantza taldearen saioa; gero, hamaiketakoa; 16:30, umeentzat puzgarriak.
  • 25, osteguna. Gorka Maiz bertsolaria eta Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariak Lazkaon triki-bertso poteoan, Maizpide euskaltegiaren 39. Udako Ikastaroak egitarauaren barruan (18:00etan hasita, tabernetan; Maizpideko jangelan bukatu). Gorkarekin batera Mikel Artola alegiarra ariko da bertsotan.

  • 29, astelehena. Judoko hastapen ikastaroaren bukaera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s