Otsaila 2013


OTSAILA 2013

  • 2, larunbata. Kandelaria eguna.
  • 2, larunbata. Patinatze ikastaroaren hasiera, 12 larunbaterako. Guraso elkarteak antolatuta (75 euro). 16:00etan helduak, 17:00etan haurrak (5 urtetik gorakoak).
  • 3, igandea. San Blas eguna. Opilak eta jakiak bedeinkatzea.
  • 4, astelehena. Santa Ageda bezpera. Kopla kantari etxerik etxe, Balentzategi herri eskolakoak (goizean 09:00etan hasita, Alegian eta Orbeldin), eta Osinaldeko taldea (arratsaldean, 17:00etatik aurrera, herrigunean).
  • 6, asteazkena. ‘Makilari’ herri aldizkariaren hirugarren bilera, lan guztiak jasotzekoa. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 7, osteguna. Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen aurkako Goierriko plataformaren bilera. 18:30ean, Segurako kultur etxean.
  • 7, osteguna. Inauterien hasiera, ‘ostegun gizen’.
  • 8, ostirala. Inauteri emanaldia, Balentzategi herri eskolako haurrekin. 14:45ean.
  • 8, ostirala. Traste zaharren bilketa, Sasieta Mankomunitateak. Aldez aurretik telefonoz hots egin behar da (943 16 15 55). Bilketa tokietan.
  • 12, asteartea. Udalaren Euskara eta Kultura Batzordearen bilera. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 13, asteazkena. Hitano ikastaroaren lehen saioa, hartu-eman ekimenaren barruan, Marian Bidegainekin. 19:00etatik 20:00etara, kultur etxean.
  • 14, osteguna. Inausketa ikastaroaren lehen saioa, teorikoa. 16:00etatik 19:00etara, Etxeberri kultur etxean. (Izen-ematea: otsailaren 12ra arte, udaletxera hots eginda —943 88 07 34—. Prezioa: 5 euro).
  • 15, ostirala. Korrika 18 ekimenaren aldeko mus txapelketa, herriko kanporaketa eta Gipuzkoakorako baliagarria. 21:30ean, Ostatuan. Bikoteko prezioa: 20 12 euro.
  • 16, larunbata. Xaboi koskorrak egiten ikasteko ikastaroa, hartu-eman ekimenaren barruan, Pake Galdosekin. 16:00etan, Osinalde elkartean.
  • 20, asteazkena. Hitano ikastaroaren bigarren saioa, hartu-eman ekimenaren barruan, Marian Bidegainekin. 19:00etatik 20:00etara, kultur etxean.
  • 23, larunbata. Rallyesprinterako entrenamendu-behaketa saio kontrolatuak. Goizean.
  • 23, larunbata. Osinalde elkartearen urteko batzarra. 18:30ean, elkartean.
  • 25 eta 26, astelehena eta asteartea. Sagarrondoak inausteko ikastaroaren saio praktikoak, bi egunetan. BERTAN BEHERA GERATU DA, ELURRAGATIK. Martxoaren 12-13ra atzeratua.
  • 26, asteartea. Udaleko Euskara eta Kultura Batzordearen bilera. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • 26, asteartea. Gabiriako XV. Rallyesprintaren aurkezpena. 20:00etan, Korta jatetxean.
  • 27, asteazkena. Hitano ikastaroaren hirugarren saioa, hartu-eman ekimenaren barruan, Marian Bidegainekin. 19:00etatik 20:00etara, kultur etxean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s