XVII. mendea


XVII. mendearen hasiera. Gabirian burdin meategiak zeudela agirietan jasota dago. Ormaiztegin eta Aralarren, Segurako eskualdean ere baziren.

 

1602. Elizako erretaulak egin zituen maisuari 20 dukat ordaindu zitzaizkion.

 

1605. Gabiriako parrokiako serora Magdalena de Goya zen, urte honetara arte. Murugarrenek jaso zuenez, parrokiako beste serora batzuk (data zehaztu gabe) hauek izan ziren: Maria Lopez de Aguirre, Magdalena de Eleizalde, eta Catalina de Aramburu.

 

1609. Erretaulan lanean jardun zuten eskultoreari, brodatzaileari eta margolariari ordaindu zieten. Mendiaraz zen eskultorea.

 

1611. San Miguel ermitako serora Maria de Izaguirre zen, urte honetara arte.

 

1611-1612. Domingo de Mendia gabiriarraren kontra auzia sartu zuen Oñatiko alkate Francisco de Elorduik (Juan Martinez de Vicuña de Barrenolea legazpiarraren izenean). Mendiak Barrenoleako (Legazpi) burdinolaren erdiaren errenta zor zion Martinez de Vicuña nagusiari: 15 kintal burdin. Horren balioa ondasunekin ordaindu behar izan zuen Mendiak. (Valladolideko Chancillerian ebatzi zuten auzia).

 

1612. Areriako alkate nagusi Lorenzo Ladron de Echazarreta zen, gabiriarra, Guardia etxekoa. 1593an auzia eduki zuen Gasteizko merkatari batzuekin, zenbait produktu (fieltroa, tafetana, seda, oihal berdea…) ez zizkiela ordaindu eta. 1599an ere beste auzi bat sartu zioten Aguraingo Martin Diez de Santa Cruzek eta bere emazteak, Elena Garcia de Zuazoren herentzia edukitzeagatik eta banaketa arrazoiengatik.  1616an ere beste auzi bat eduki zuen, Mutiloako Barrenola etxeak tarteko.

 

1614-1615. Catalina de Aramburu alargun gabiriarrak auzia sartu zuen Andres de Arambururen kontra, Artzain etxea amaren dote gisa berari zegokiola eta itzultzeko eskatuz.

 

1615. Gabiriako zenbait etxe Seguraren menpekotasunetik atera ziren, eta Areriako alkatetza nagusiaren parte izatera pasatu (etxea lurrez herri batean egon arren, bazitekeen jurisdikzioz beste baten menpeko izatea).

 

1615. Areriako alkatetza nagusian herriek boterea noiz eta zein hurrenkeratan hartu behar zuten zehazteko sistema aldatu zuten, 1473ko txandak aldatuz. Segura, Ordizia eta Tolosaren menpe zeuden herri askok independentzia lortu zuten, eta baita etxe partikularrek eta bizilagunek ere (herri baten edo bestearen menpeko izatea aukera zitekeen). Hala, Areriako kide izatera pasatu ziren zenbait etxe gehiago, aurretik ezarritako oreka zaharra puskatuz. Eskaera Maria de Zandategui y Lasartek egin zuen (Miguel de Oquendo jeneral itsasgizonaren alarguna), Gabiriako (eta Ezkioko, hango etxeak ere bai baitzeuden) bizilagunekin batera. Etxe jabeek erregeari 25 dukat ordaindu behar izan zizkioten. Gabiriako 11 bat etxe aldatu ziren Seguratik Areriara (Ezkiokoak 40).

 

1616-6-8. Areriako alkatetza nagusiaren batzarra deitu zuen Lorenzo Ladrón de Echazarreta alkate nagusiak. Hiribilduetatik atera eta Areriara sartu ziren etxe berriek eragin zuten ordena eta botere banaketa aldaketak ziren gaia. Zumarragak, Lazkaok eta Olaberriak ez zuten onartu Ladron de Echazarretak zehaztu zuen ordena, “etxeen errolda okerra egitea” leporatu zioten. Protestak egin arren, ekainaren 11n zehaztu ziren hurrengo 42 urteetarako (1616-1657 aldirako) alkatetzen hurrenkera eta txandak. Bilera hori nahiko korapilatsua izan zen, “muchas gentes y tumulto entre quienes se movió alteración sobre los asientos”. Bileran Ezkioren eta Gabiriaren artean zotz egin zen, hurrengo irailaren 29an (San Migel egunean izendatzen baitzituzten alkate nagusiak) alkatetza zein herrik hartuko zuen erabakiteko. Ezkiori egokitu zitzaion.  Ekainaren 12an jarraitu zuen bilerak. Protesta egina zuten Zumarraga, Lazkao eta Olaberriko bina ordezkariak ez ziren azaldu, eta alkate nagusiak auzi-iheslaritzat jo zituen eta txandaketa berria zehaztu zuen. Gabiriak 10 surekin edo txandarekin geratu behar izan zuen (sistema zaharreko kopuru bera), nahiz eta sartu ziren etxe berriengatik 6 su gehiago zegozkion.

 

1617. Valladolideko Chancilleria Lazkao, Zumarraga eta Olaberriaren alde agertu zen, Areriako alkatetzarako aurreko urtean onartu zuten su-banaketa eta botere-hurrenkera baliogabetuz. Antzinako sistema ezarri zuten berriz.

 

1618. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1619-1620. Domingo de Goitia Gabiriako Kontzejuko erregidore eta bizilagunaren heriotzagatik ofiziozko pleitoa egin zen Juan de Biainen kontra, harakina eta Urretxuko bizilaguna berau.

 

1622. Elizako erretaulan entsanblatze eta margotze lanetan jardun zuten. Astiazaran historialariaren ustez, gaur egun dagoen erretaularen aurrekoa zen hura.

 

1622-1624. Pedro Lariz Pedro Vizcaya –ren kontra ofizioz pleitoa hasi zuten, Gabiriako Kontzejuko erregidore zen Lorenzo Ladronek eskatuta. Eskale gisa ibiltzea (“vagabundeo”), lapurretak eta beste delitu batzuk leporatzen zizkioten Pedro Vizcayari.

 

1623. Alkaingo Andre Mariaren parrokiako erretoretza Juan de Irizarrek hartu zuen (Gabiriako klerigo presbiteroa), Domingo de Irizar hil ondoren hutsik geratu zena.

 

1623. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1623-1631. Martin Perez de Aramburu gabiriarrak eta Domingo de Tejeria itsasoarrak auzia eduki zuten. Biek konpainia sortu zuten; Gasteizen “mielga” (arrain klasea) eta bisigua eskabetxean karga batzuk saldu ondoren, kontuak eta etekinen banaketa argitzeko.

 

1623-4-1 – 1630-10-14. Martin Perez de Aramburuk eta Diego Igarzaval de Gavirizar Gabiriako hiribilduaren ordezkariak auzia (“demanda”) sartu zuten Lorenzo Ladron Echezarreta eskribauaren kontra, Gabiriako herri mendietako 13.000 ikatz kargaren erosketa ez ordaintzeagatik. (“por impago de la compra de 13.000 cargas de carbón de los montes municipales de Gabiria”). (Iturria: Lazkaoko udal artxibo historikoa). 1611ko eskrituren trasladoa dauka.

 

1624. Martin Perez de Aramburu eta Domingo de Mendia (biak gabiriarrak) artean auzia izan zen, zorpetutako dukat kantitatea zela tarteko.

 

1625. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.  

1627. Gabiriako kontzejuko erregidore (alkate) Carlos Oñativia zen.

 

1627. Miguel de Celaetak auzia sartu zion Juan Eizmendi gabiriarrari, bien amaginarreba hamabost hilabetean mantendu izanagatik dirutza jakin bat ordain ziezaion eskatzen ziolako Celaetak Eizmendiri.

 

1628. Juan Echezarreta ezkiotarrak auzia sartu zion Domingo Irizar koinatu gabiriarrari, 17 dukat eta erreal bateko zorragatik.

 

1628. Martin Mendia gabiriarrak Martin Perez de Oñativiari bi dukat ordain ziezazkion agindu zuen Bartolome Goitiak, Areriako alkateak, aurreko agindua ez bete ondoren.

 

1629. Gabiriako presbitero benefiziatu Pedro Gabirondo zen.

 

1630. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1630. Domingo Aguirrebengoa gabiriarrak auzia sartu zion Martin Oyarbide urretxuarrari, bere alaba Maria Joaniz Aguirrebengoari estuproa (adin txikikoei sexuzko indarkeria edo bortxaketa) egiteagatik.

 

1630-5-22. Lorenzo de Errasti gabiriarrak bere aita zenaren ondasunak erabiltzeko “curaduria” egin zuen. Domingo de Errasti zen aita, Maria de Gaztañaga ama.

 

1631-11-4. Gabiriako eskribau eta Ormaiztegiko bizilagun zen Martin de Arrese izendatu zuen Union del Río del Señor San Esteban batasunak (Gabiria, Ormaiztegi, Mutiloa, Gudugarreta eta Astigarreta biltzen zituen elkargoa), azaroaren 14an Hondarribian hasiko zen Batzar Nagusietara joateko. Ormaiztegin egin zuten bost herrietako agintariek botere izendapena egiteko biltzarra.

 

1632. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1633. Etxeberri Bizkai etxearen erruina-egoera eta konponketa lanak egitearen beharra agertu zuen Martin Aranburu ezkiotarrak auto batean.

 

1634. Catalina de Aztiriak eta bere semeek auzia sartu zioten Pedro de Aztiriaren hondasunen kontra (anaia eta osaba), Aztiria etxea zeukalako.

 

1636-3-25. Arma ikuskapena egin zuen Domingo de Zubimendi y Necolalde kapitain eta sargento nagusiak Areriako Alkatetza Nagusian. Alegria de Gabiria, Itsaso, Ezkio, Arriaran eta Ormaiztegiko herritarrak bildu ziren begizko ikuskapenerako.

 

1637. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1638. Juan de Aguirre Eizmendi gabiriarrak zentsua egin zuen bere anaia Domingo de Aguirre Eizmendi eta haren emazte Francisca de Arambururen kontra, zilarrezko 60 dukat eta errentaren %3rena.

 

1638. Azkartza etxeko Domingo de Urbizu maizterrak eskritura bat egin zuen, Lorenzo Lopez de Plazaola legazpiarrari ganadu bat erosi zionean ordaindu izana adierazteko.

 

1639. Gabirondo etxeko Domingo de Irizarren kontra auzia sartu zuen Francisca de Aguirre legazpiarrak, zentsu baten zorretan zuen diruagatik eta etxean eta errotan egindako obrengatik.

 

1640-2-14. Andres Aramburu Pérez de Arana gabiriarra, funtzionarioa, Mexikora joan zen, Nueva Veracruzeko erret kutxaren diruzain izendatu eta gero.

 

1642-04-04: Pedro Cortaberriak Areriako Alkatetza Nagusiko eskribau izateari uko egin zion, eta Vicente Gorosabel jarri zen, Gabiriako eskribaua berau. Urte horretan Gabiriari zegokion Areriako alkate nagusia edukitzea.

 

1642. Urretxuko serora Maria Joanez de Azcarateri zentsua saldu zioten, Domingo de Aguirre Eizmendi gabiriarraren kontrakoa, 60 dukat printzipal eta urteko errentako 3 dukatekoa.

 

1644. Andres Aramburu Pérez de Arana funtzionario gabiriarra Santiagoko Ordenako zaldun izendatu zuten.

 

1645. Carlos Zabalo gabiriarrak kereila sartu zion Bautista de Antia zumarragarrari, egin zizkion zauriengatik.

 

1647. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea edukitzea.

 

1647. Zumarragako bikarioak eta benefiziatuek auzia sartu zieten Fauste Igarzabal eta emazte Maria de Mugica gabiriarrei, hartuta zituzten zentsuengatik.

 

1647-1650. Zuazola Azpikoa etxea itzultzeko eskatuz (1593an judizialki saldua izan zen) auzia sartu zieten Francisco de Zabalo de Zuazolak (Villanueva del Huerva-n, Zaragoza, bizi zen) eta Catalina de Zabalo de Zuazolak (Gabiriakoa), Lorenzo Lopez Plazaola legazpiarrari.

 

1649. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1650-4-28. Gabiriaren eta Legazpiren arteko mugan mugarriak sartu zituzten.

 

1650-10-30. Gabiriako kontzejuak eskutitza igorri zion Bergarako hiribilduari, Areriako alkatetza nagusian Juan Ladron de Aguirre izendatu zutela berri emanez. Ustez ahaide nagusia zen eta probintziako arautegiaren kontrakoa ondorioz, Bergarak erabaki zezan Batzar Nagusietarako.

 

1650. Madalena Irizarren eta seme Diego de Igarzabalen ondasunen kontra egin zuten, Gabiriako elizan sortutako kapellania batengatik.

 

1652. Andres Aramburu Pérez de Arana funtzionario gabiriarrak Villa Alta de Oaxacan (Mexiko) “castellano” enplegua lortu zuen.

 

1655. Gabiriari egokitu zitzaion Areriako alkatetza nagusiko alkatea izendatzea.

 

1657. Andres Aramburu Pérez de Arana Mexikoko Veracruzen erregearen kutxako diruzain izatera itzuli zen, bost urtez Oaxacako “castellano” izan ondoren.

 

1658. Hartza hil zuten Gabirian.

 

1658-6-5. Pedro de Murguiondo gabiriarrari ordainketa bat eginarazi zioten. Bernardo de Argarateri ordaintzeko 24 belloi dukat bena-gurditan obligazioa jarri zioten, Zubillagako burdinolarako, Argarate hango olagizona baitzen. Andres de Iturralde zen auziko eskribaua.

 

c. 1660. Gabiriako errolda 414 biztanlekoa zen (Iturria: SILVAN, Leandro. 1974. Los pueblos de la Alcaldía Mayor de Areria, 75. orr.).

 

1661-11-22. Hiribildu pribilegioa eman zion Gabiriari Espainiako errege Felipe IV.ak, jurisdikzio zibil eta kriminal independentearekin. Areriako Alkatetza Nagusitik bereizi zen, hiri beregain bihurtzeko udala osatuz. Alkatea, bi erregidore eta sindiko prokuradoreak osatzen zuten udala.

 

1661-1662. Lau lagunen artean izandako gertakari eta liskar baten ondorioz auzia izan zen. Ignacio Irastorza, Antón Martiarena, Nicolas Irastorza eta Juan Aramburu Altolaguirre (Gabiriako eta Itsasoko bizilagunak) zeuden nahasita. Azken biak zaurituta geratu ziren, eta kereila kriminalak jarri zituzten erasotzaileen kontra.

 

1662. Deban ospatutako Batzar Nagusietara hiribildu aparteko gisa aurkeztu zen Gabiria lehenbiziko aldiz. Vicente de Gorosabel y Aranburu ordezkariak herriari zegokion aulkia hartu zuen.

 

1662-1666. Lorenzo Ladron de Echazarretaren (Gabiriako eskribau eta Areriako alkate nagusi izana) ondorengoek auzia eduki zuten bere herentziagatik. Juan de Urdangarinek eta emazte Maria Garcia de Arzak (ataundarrak) auzia sartu zioten Cristobal de Oyarbide gabiriarrari. 1680an ere beste horrenbeste gertatu zen beste akusatzaile batzuekin.

 

1663-6-30: Argisanoko Santa Krutzeko Batasuna eratu zuen Gabiriak Ezkiorekin eta Zumarragarekin batera, Gipuzkoako Batzarretara ordezkaria bidaltzeak sortzen zituen gastuak murrizteko. 24 urtero berritu zuten batasun-hitzarmena hiru herriek, 1766ra arte.

 

1665-12-29. Santa Cruz de Argisanoko elkargoan zeuden Gabiriak, Ezkiok eta Zumarragak laguntasun agiria (“escritura de concordia”) sinatu zuten, gerra garaietan tertzioen ofizialak izendatzeko eta zerbitzu militarrak zehazteko ituna eginez.

 

1665-1668. Ondasunak hipotekatu zizkieten, maiorazgoko zentsu bat egiteko, Domingo de Guerra gabiriarrari (Azpeitian bizi zen) eta Margarita de Ibarzabal gabiriarrari. Esteban de Campos itsasondoarrak eta Juan Garcia de Campos lizentziatu eta Itsasondoko parroki-elizako erretoreak sartu zien auzia.

 

1669-08-16: Altzibar etxea berritzeko hitzarmena sinatu zuten Martín Altzibar Jauregi Aranak eta Juan Azkuek, erruina egoeran zegoelako.

 

1673. Gabirizar baserriaren ondoan, harkaitzean elurzulo bat irekitzeko agindu zuen orduko korregidore Bernardo de Otalora Guevarak. Neguan elurra leizean pilatuta gorde eta udan freskagarritarako erabiltzen zuten. (Iturria: MUGICA, Serapio. Geografía del País Vasco-Navarro, 179. orr.).

 

1675. Gabiriako eliza Gaztañagako Korriedoaren barnean geratu zen, Elizak Gipuzkoako agintaritzaren berrantolamendua egin zuenean. Gabiriarekin batera Zumarraga, Ezkioga, Urretxu, Itsaso, Mutiloa, Ormaiztegi, Legazpi, Zerain, Arriaran, Astigarreta eta Santa Engrazia zeuden.

 

1679. Vicente Gorosabelen (eskribaua eta Batzar Nagusietan Gabiriaren lehen ordezkaria) alargun Maria Areizagak 2.287 beiloi erreal ordaindu zizkion Pedro de Irizar de Zandateguiri.

 

1680. Francisco Gaiztoa de Olaranek kereila sartu zion Pedro de Insausti gabiriarrari, alaba Magdalenari estuproa (“estupro: cualquier tipo de acceso carnal, mediando engaño o prevaliéndose el autor del hecho de su situación de superioridad”) egiteagatik eta ezkontzeko hitza ez betetzeagatik. Ordizian egin zen epaiketa.

 

1680-1686. Lorenzo Ladron de Echazarretaren (Gabiriako eskribau eta Areriako alkate nagusi izana) ondorengoek auzia eduki zuten bere herentziagatik. Rodrigo de Echevarriak, emazte Maria de Barandiaranek eta kontsorteek (Amezketa, Ataun eta Idiazabalgoak) auzia sartu zioten Cristobal de Oyarbide gabiriarrari. 1662an ere beste horrenbeste gertatu zen beste akusatzaile batzuekin.

 

1686. Elizako lehendabiziko erretaula berritu zuten.

 

1688-5-1. Santa Cruz de Arguisanoko batasunaren hitzarmena berritu zuten Gabiriak, Zumarragak eta Ezkiok, sortu zenetik (1663) 24 urtera, epe horretarako balioa baitzeukan. Beste 24 urtetarako akordioa berritu zuten.

 

1688. Tximistak elizako kanpandorrea jo zuen, negu partean, eta erabat hondatu.

 

1688-1691. Juan Ladron de Aguirre y Guevarari (Gabiriako eta Legazpiko hiritarra) haren emazte zendu Juana de Arambururen dotea itzultzeko  eskatu zioten. Jose de Colmenares y Antillon-ek (Nafarroako Audientziako abokatua) eta emazte Maria Encarnación de Aramburuk (Iruñekoak biak) sartu zuten auzia.

 

1691. Kanpandorreko iparraldeko kanpaia egin zen, brotzezkoa eta tamaina handikoa. Goiko bandan inskripzio hau du: Alabadosea  El santisimo Sacramento Ilapurisima Concebicion de Maria. Azpikoa bandan: Soi Laboz de el Angel Que En El Alto Suena Abe Maria Gracia Plena. Anno de 1691.

 

1691. Andres Aramburu Pérez de Arana funtzionario gabiriarra hil zen, Mexikon erregearen diruzain izan zena, Santiagoko Ordenako zalduna. Nueva Veracruzeko erret kutxaren diruzain postua izan zuen, eta hil zenean beste euskaldun batek ordezkatu zuen, Francisco de Amilibia y Alzolarasek.

 

1698. Mateo de Azpiazu arkitekto azkoitiarrak Gabiriako elizako monumentua eta San Pedroren alboko erretaula egin zituen. San Pedroren erretaulako habeak estilo salomonikoan egin ziren, Cendoya historialariaren ustez Goierrin egiten ziren lehenengoak. Hala ere, geroko berrikuntzetan galdu ziren (Tomas de Jauregiren garaian).

 

1698-6-15. Elizako teilatuan egin behar ziren lanak burutzeko enkantea egin zen, eta Itsasoko Ignacio eta Martin Zelaeta arduratu ziren arotzeria lanaz.

 

1699. Mateo de Aspiazu maisua Gabiriako elizan aritu zen lanean, baita bere senitarteko izan zitekeen Francisco Ignacio de Azpiazu ere (arkitekto-maisua, 1742an Errosarioko Amabirjinaren alboko aldarea egiteko kontratatu zuten).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s