Dhuba musika taldearen azkeneko emanaldia telebistan izan da. Goierri Telebistako Ikusi irratia saioan elkarrizketatu zituen Mikel Alvarez kaztetariak taldeko hiru kideak, Nerea Iztueta gabiriarra, Ane Arrieta segurarra eta Irati Badiola zegamarra.
Archive for the ‘Musika’ Category
Dhuna musika taldeari elkarrizketa Goierri Telebistako ‘Ikusi irratia’ saioan
Posted: 2013/06/25 in Hedabideak, Kultura, MusikaEtiketak: dhuna, elkarrizketak, goierri telebista, taldeak
Iñigoren eta Markelen aldeko kontzertuaren bideoa
Posted: 2013/06/17 in Dantza, Gizartea, Kontzertuak, MusikaEtiketak: benefikoa, iñigo murua, zumarraga
Iñigo Murua gabiriar jatorriko mutikoaren alde eta Markel Lopez urretxuarraren alde kontzertu benefikoa egin zen, atzo, Zumarragako Zelai Ariztin. Gorka Hermosa soinu-jotzaileak antolatu du, eta harekin batera Urretxuko nahiz Zumarragako artistak aritu ziren: dantzak, musika joz edo kantatuz,… Gotzon Aranburu kazetariak bideoa editatu du ikuskizunarekin.
Iñigo mutikoari laguntzeko elkartasun kanpaina eta kontzertu benefikoa
Posted: 2013/06/11 in Gizartea, Kontzertuak, Kultura, MusikaEtiketak: elkartasuna, gaitzak, iñigo murua, kanpainak, laguntza, markel lopez
Urretxun eta Zumarragan maiatzaren 22tik abian da Tantaz tanta, lagundu Iñigo izeneko elkartasun kanpaina. Gabiriar jatorriko Iñigo Murua 14 urteko mutikoari laguntzeko da. Jaio aurretik buruko infartoa eduki zuen, eta ondorio neurologikoak utzi zizkion. Otsailaz geroztik Santiagoko (Galizia) erietxe batean terapia jasotzen ari da, eragin positiboarekin. Tratamendua garestia da, ordea; hilean 3.000 euro, mutikoaren aita Luis Migel Muruak esan duenez. Iñigo Galizian dago otsailetik, amarekin. Kostu handi horiek arintze aldera, Zumarraga-Urretxu Ikastolak, Goierri saskibaloi taldeak eta Secundino Esnaolak antolatu zuten kanpaina. Kontu korronte bat ere zabaldu dute, diru ekarpenak egiteko, Kutxabanken (2095 50 7450 9112857823).
Horrez gain, igande honetan kontzertu benefikoa egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 20:00etan hasita. Gorka Hermosa akordeoi jotzaile urretxuarra agertu da prest. Hartara, bere lehen kontzertua egin zueneko 25. urteurrena Iñigoren eta Markel Lopez mutikoaren (epidermolisi bullosa azaleko gaitza du) aldeko emanaldi benefikoarekin ospatuko du, aldi berean. Bi herri horietako musikari, aktore eta artista gehiagoren laguntza izango du Hermosak igandeko kontzertuan. Bestetik, artistek, marrazkilariek eta margolariek beren artelanak eman dituzte, saldu eta ateratako dirua tratamenduak ordaintzeko erabiltzeko. Atzo aurketu zuten saio bi familietakoek eta Hermosak, alkateekin batera.
Urretxuko 3×3 saskibaloi torneoan izen-emateekin jasotzen den dirua Iñigoren familiari emango diote. Bestetik, ekainaren 26an eta 27an ikastolako DBHko 1. eta 2. mailetakoek ikuskizun benefikoa egingo dute, 19:30ean, Zelai Arizti aretoan. Urretxuko eta Zumarragako udalei ere eskatu diete laguntza eragileek.
Iñigoren egoeraren eta kanpainaren berri maiatzaren 22an eman zuten aitak eta laguntzaileek, prentsaurrekoan.
Gazteek egindako azken pelikula emango dute gaur
Posted: 2013/05/03 in Antzerkia, Bertsolaritza, Eskola, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Kultura, MusikaEtiketak: balentzategi herri eskola, benemeritoak, emanaldiak, filmak, pelikulak, udaberri kulturala
Herriko gazte talde batek aurtengo neguan grabatu duen Benemeritoak filma emango dute, gaur 22:00etan, Etxeberri kultur etxean. Udaberri Kulturala egitarauaren barruko ekitaldia da. Gattiken ekoiztetxeak egin zuen pelikula, herriko gazteak aktore dituena. Euskal Herriak independentzia lortu ondoren, guardia zibil batzuk bertsolaritzaren bidetik saiatuko dira gizartean txertatzen. Beasaingo Bertsomovieda film lehiaketara aurkeztu zuten lana. Abenduaren 31n antzerkia egin zuten, istorio berean oinarrituta.

‘Benemeritoak’ filmaren irudi bat./Gattiken
Pelikula emateaz gain, gaizki ateratako eszenen bideoa ere botako dute.
Udaberri Kulturalak bihar jarraituko du. Balentzategi herri eskolako ikasleek ikuskizuna egingo dute, 17:00etan, eliza ondoko antzokian. Antzerkia, dantza eta bertsoa uztartuta osatu dute urteroko emanaldia.
Haur abesbatzak hasi du jendaurreko ibilbidea
Posted: 2013/05/03 in Kontzertuak, Kultura, MusikaEtiketak: emanaldiak, haur abesbatza, haurrak, musika eskola, txindata, udaberri kulturala
Gabiriako Haur Abesbatzak igandean, apirilak 28, egin zuen estreinaldia. Udaberri Kulturaleko egitarauan, eliza ondoko antzokian kantatu zuten jende aurrean lehendabiziko aldiz. Euskal errepertorioko abestiak ez ezik, afrikarrak, mexikarrak, israeldarrak eta afrikarrak ere eskaini zituzten koruko abeslariek, koreografiez eta dantza-erritmoz lagunduta. Estreinaldiko kontzertuan, Txindata musika eskolako ikasleekin batera osatua, entzulez bete zen antzokia, gehienak haurrek gurasoak eta aitona-amonak.

Haur abesbatza, kantuan, igandean./Amaia Larrañaga
Azaroan sortu zuten haur abesbatza, hamabi lagunekin. Hamabi kantari horiekin segitzen du, zazpi neskato eta bost mutiko. Miren Gurutze Plazaola oñatiarra dute zuzendari, eta ostiralero bi orduko entseguak egiten dituzte. Ekainerako musikal bat prestatzen ari dira.
Informazio gehiago, Balentzategi herri eskolaren blogean.
Txindata musika eskolakoen emanaldiko irudi batzuk:
Haur koruak igandean 17:00etan egingo du estreinaldia, lehen kantaldiarekin
Posted: 2013/04/26 in Kontzertuak, Kultura, MusikaEtiketak: abesbatzak, emanaldiak, estreinaldia, haur abesbatza, koruak, txindata, udaberri kulturala
Herriko haur musikariek eta kantariek saio bateratua egingo dute, igandean, apirilak 28. Udaberri Kulturala egitarauaren barruko zazpigarren ekitaldian, Txindata musika eskolako ikasleek eta herriko haur abesbatzak kontzertua egingo dute. Igandean, eliza ondoko antzokian, 17:00etan hasiko da (nahiz eta programan 18:00etan jartzen duen, ordubete aurreratu dute).
Haur koruak lehenbiziko emanaldia egin du jende aurrean. Azaroan sortu zuten, sei urtetik 12ra bitarteko hamabi partaiderekin. Miren Gurutze Plazaola oñatiarra dute zuzendari, zuzentzen dituen hainbat koruren artean (Noticias de Gipuzkoan Plazaolari elkarrizketa, martxoaren 23an).