Uztaila 2011


Uztaila 2011

    • Uztailak 1, ostirala. Goruntz dantza taldearen argazki erakusketaren irekiera. 18:00etan, Etxeberri kultur etxean.
    • Uztailak 2, larunbata. V. Sasipilotari pilota txapelketako kanporaketen hasiera. Alkain-Buru pilotalekuan.
    • Uztailak 2, larunbata. Goruntz taldearen 40. urteurren jaialdiko saiorako hirugarren eta azken entsegu orokorra. 16:00etan, plazan.
    • Uztailak 3, igandea. Goruntz taldearen dantza saioa. 12:00etako mezaren ondoren, San Pedro jaietan, Mutiloako plazan.
    • Uztailak 3, igandea. Txirrindulari juniorren Santa Lutzi Saria lasterketaren pasaera, Atagoititik eta Gabiriatik. Arratsaldean.
    • Uztailak 5, asteartea. Goruntzen 40. urteurreneko jaialdia prestatzeko batzorde orokorraren azken bilera. 19:00etan, Dantzalekuan.
    • Uztailak 9, larunbata. Goruntz dantza taldearen 40. urteurreneko festa. 11:30ean, dantza saioa, lehenagoko eta oraingo dantzariekin. 14:30ean, bazkaria Alkain-Buru pilotalekuan. Ondoren, Gari eta Iñaki trikitilariak, zozketak, erromeria, haur jolasak, puzgarriak… Iluntzean, oilasko erreak eta sagardoa kupeletik. 22:00etan, Gabezi taldearen kontzertua.
    • Uztailak 12, asteartea. Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertso saioan kantari, Goierriko beste lau bertsolarirekin (Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Odei Lopez eta Gemma Urteaga), Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroen egitarauan. 22:00etan, Lazkaoko plazan.
    • Uztailak 13, asteazkena. Andra Mari festak antolatzeko bilera, Udalaren Kultura Batzordeak deituta. 19:30ean, Etxeberri kultur etxean.
    • Uztailak 15-18, ostirala-astelehena. Aztiriko Santa Marina jaiak. Egitaraua ikusteko, hemen.
    • Uztailak 16, larunbata. Aztiriko 21. Igoera txirrindulari lasterketa (89,5 km), juniorrentzat. 16:00etan hasiera, 18:00ak aldera helmugaratzea.
    • Uztailak 17, igandea. Beasaingo 84. Loinatz Txirrindulari Proba, eliteko eta 23 urtepeko afizionatuentzat, Atagoititik bi aldiz (09:51n eta 10:50ean) eta Gabiriako herrigunetik (12:18an) igaroko da.
    • Uztailak 22, ostirala. Herriko udaleku irekiaren bukaera.
    • Uztailak 22-23, ostirala-larunbata. Alegiako Madalena jaiak. Egitaraua ikusteko, hemen.
    • Uztailak 23, larunbata. Apustu giroko herriaren film laburraren estreinaldia. Argazki emanaldia, bertso musikatuak… Aurretik, herri afaria. 21:00etan, plazan.
    • Uztailak 23, larunbata. Kirol auto klasikoen Azpeitiko VIII. Rallya. 20:00etan etorrera, Ormaiztegi aldetik. 21:30ean, afaria Korta jatetxean (autoak aparkalekuan egongo dira ikusgai). 23:00etan, Legazpirantz jarraituko du lasterketak.
    • Uztailak 28, osteguna. Lazkaon triki-bertso poteoa Gabiriako trikitilariekin (Joseba Iztueta eta Iban Maiz) eta bertsolariekin (Endika Igartzabal eta Gorka Maiz). 18:00etan hasita, Lazkaoko tabernetan. Afaria Maizpide euskaltegian.
    • Uztailak 30, larunbata. Donostiako 31. Klasika Alegiatik pasatuko da (Ezkio-Itsaso aldetik Ormaiztegirantz), 13:06 aldera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s