Maiatza 2011


Maiatza 2011

  • Maiatzak 1, igandea. Zumarragako abesbatzaren kantaldia. 12:00etako mezan, eta ondoren kontzertua.
  • Maiatzak 1, igandea. Legazpiko Santikutz txirrindulari klasika lau aldiz igaroko da Gabiriako mendateetatik: herrigunetik behin, eta Aztiritik hiru aldiz.
  • Maiatzak 4, asteazkena. Txakolin dastatzea, kulturaldiaren barruan. 19:30ean, Erbie elkartean. Izena aurrez eman behar da, udaletxean.
  • Maiatzak 6, ostirala. Udal eta foru hauteskundeen kanpainaren hasiera, 00:00etan.
  • Maiatzak 7, larunbata. Goierriko Eskola Txikien festa. 16:30ean, ongietorria plazan; arratsaldean zehar jolasak eta lehiaketak; Pantxika eta Txinparta ikuskizuna. Iluntzean merienda eta ospakizunaren bukaera.
  • Maiatzak 7, larunbata. Liburu salmenta, Gazte Lokaleko kideek.
  • Maiatzak 8, igandea. Jubilatuen eguna. 12:00etan, meza. Ondoren Goruntz dantza taldearen saioa, plazan. 14:00etan, bazkaria Osinalde elkartean. Bazkalondoan herriko bertsolariak eta musikariak.
  • Maiatzak 8, igandea. Goruntz dantza taldearen saioa Ezkion. 12:00etako mezaren ondoren. San Migel jaietan.
  • Maiatzak 12, osteguna. Dominikar Errepublikari buruzko kontakizuna, Leire Murua gabiriarrarekin. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • Maiatzak 13, ostirala. Balentzategi herri eskolakoen antzerki, bertso eta abesti ikuskaria, beste ikastetxe batzuetako lagunentzat. Antzokian.
  • Maiatzak 14, larunbata. San Isidro bezperan, baserritarren eguneko ospakizuna. Bazkaria, Ostatuan (izena hilaren 12rako, osteguna, eman behar da, jatetxera hots eginda).
  • Maiatzak 14, larunbata. Balentzategi herri eskolakoen antzerki, bertso eta abesti ikuskaria. Kulturaldiaren barruan. 17:00etan, antzokian.
  • Maiatzak 15, igandea. Goruntz dantza taldeak Zumarragako Dantzari Txiki egunean parte hartuko du. Goiz eta arratsalde.
  • Maiatzak 18, asteazkena. Flysch, haitzen hitza ikus-entzunezkoa, Hasier Hilario eta Alberto J. Gorritiberea egileena. Kulturaldiaren barruan. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean.
  • Maiatzak 21, larunbata. Mus txapelketa, Osinalde elkartean.
  • Maiatzak 22, igandea. Udal eta foru hauteskundeak.
  • Maiatzak 24, asteartea. Sukaldaritza ikastaroa. Kulturaldiaren barruan. 17:00etan, Osinalde elkartean.
  • Maiatzak 28, larunbata. Txindata musika eskolako ikasleen emanaldia. Kulturaldiaren barruan. 17:30ean, antzokian (programan maiatzaren 22an egitekoa zela jartzen duen arren, atzeratu egin dute egun honetara).
  • Maiatzak 29, igandea. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak. 11:30ean eta 17:30ean, antzokian.
  • Maiatzak 29, igandea. Liburu salmenta, Gazte Lokaleko kideek. Plazan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s