Archive for the ‘Uncategorized’ Category


Aztiriko Santa Marina jaiak zaindariaren egunarekin hasiko dira aurten, ostegunean (uztailak 18), eta hurrengo astebukaerarekin bat eginda jarraituko dute. Lau eguneko egitaraua antolatu du Aztiri-Bat elkarteak. Azken urteotako ohiko egitura izango dute festek: meza eta hamaiketakoa Santa Marina egunean; auzo afaria ostiralean; futbol partida eta juniorren txirrindularitza proba larunbatean; eta mendi lasterketa igandean.

Larunbatean, beste alde batetik, iaz erabateko arrakasta izan zuen musika kontzertuak egingo dituzte. Herriko Guri5 taldeak eta Legazpiko Lortu taldeak joko dute. Txerri harrapaketa ere egingo dute, goizaldean. Txosna jarriko dute plazan, iaz bezala.

Aztiriko jaietan, iaz, Etxeaundi baserriko Juanita Iñurrategi (91 urte) omendu zuten./AMM

Aztiriko jaietan, iaz, Etxeaundi baserriko Juanita Iñurritegi (91 urte) omendu zuten./AMM

EGITARAUA

Uztailak 18, osteguna

  • 11:00. Meza.
  • Ondoren. Hamaiketakoa auzotarrentzat, Aztiri-Bat elkartean. Miren Deba eta Ander Ibarguren trikitilariak.

Uztailak 19, ostirala

  • 19:00. Kanpai joaldia eta suziri jaurtiketa, jaien hasiera iragartzeko.
  • 19:00. Bola eta toka lehiaketak, auzotarrentzat.
  • 19:30. Triki poteoa.
  • 21:00. Auzo afaria, Benta Lehor jatetxean.
  • 23:00. Olarte Anaiak trikitilariekin erromeria.

Uztailak 20, larunbata

  • 11:00. Helduen eta gazteen arteko futbol partida, Gaintzabal zelaian.
  • 13:00. Txikiteoa.
  • 16:00. Aztiriko Txirrindulari Proba, juniorrentzat. Ibilbidea eta ordutegia, HEMEN.
  • 18:00. Patata-tortilla lehiaketa. Ondoren, pintxoak, ardoa eta sagardoa.
  • 19:00. Bola eta toka lehiaketak.
  • 23:00. Guri5! eta Lortu taldeen kontzertua.
  • 05:00. Txerri harrapaketa.
  • Ondoren. Txokolate-jana.

Uztailak 21, igandea

  • 09:00. Goiz eresia Gabiriako txistulariekin.
  • 10:45. Gabiriako Udalbatzari ongietorria.
  • 11:00. Aztiriko IX. Mendi Lasterketaren hasiera. 
  • 11:00. Meza. 
  • Ondoren. Aztiriar adinekoenari omenaldia. 
  • 12:30. Goruntz dantza taldearen saioa. 
  • 13:00. Mendi lasterketako sari banaketa. 
  • 13:00. Katain eta Euzkitza trikitilariak. 
  • 18:30. Herri kirol erakustaldia. Ostola harri jasotzen, Xabier Zaldua eta Iñaki Azurmendi aizkoran. 
  • 19:00. Bola txapelketa. 
  • Ondoren. Trikitilariak. 

kartela

Advertisements

Balentzategi herri eskolako haur, irakasle eta gurasoek Olaberrian igaro zuten atzo eguna. Gipuzkoako Eskola Txikien 26. festa ospatu zen, egun osoan. Ohiturari jarraituz, eskolako komunitateak bertan parte hartu zuen. Aurrez eskolan prestatutako mezu bat eraman zuten; oholtzan hura irakurri, gainerako 24 eskoletako mezuekin bateratu, puxika bati itsatsi, eta aireratu egin zuten.

Hainbat guraso, Olaberrian atzo./AMM

Hainbat guraso, Olaberrian atzo./AMM

Maiatzaren 25ean ere Olaberrian izan ziren gabiriarrak, arratsalde partean. Goierri mailako festa izan zen orduan.

 


Behin edo beste aipatu izan dugu, herriko errepideak eta mendateak oso estimatuak direla txirrindularien eta zikloturisten artean. Ziklismo denboraldiak dirauen bitartean gutxi izango dira karreraren bat pasatzen ez den asteburuak. Aukera aparta dago, egon ere: Gabiriako herrigunea (bi aldeetatik), Atagoiti, Aztiria (bi aldeetatik) eta meategiak azken aldian. Madariagako aldapa pikoa deskubritzea falta zaie, nonbait.

Iraila ez da salbuespena izaten ari. Asteburu guztietan —literalki— dago lasterketaren bat. Orain arte Goierri aldeko antolatzaileek jo izan dute gurera, ibilbidea atontzerakoan. Bada, Debabarrenakoak ere geroz eta usuago etortzen ari dira.

Hauxe da iraileko ziklismo karreren zerrenda. Errepidean, presaka harrapatu, eta kotxeskobaren zain amorratuta ez geratzeko ere…

  • Irailak 8, larunbata. Oñatiko Mikel Deunaren 53. Saria-Mendiko Kriteriuma txirrindulari proba, junior eta 2. urteko kadeteentzat. Motxorrotik gora Atagoitira igo dira (11:33), Zuazolatik Gabiriako herrigunera (11:42) jarraitu dute, Altzibarren Ormaiztegirantz hartu, eta handik gora Atagoiti (12:01) igo dute atzera. 87 kilometro luze zen lasterketa.
  • Irailak 9, igandea. Lierniko 31. Proba txirrindulari lasterketa, juniorrentzat eta 2. urteko kadeteentzat. Mutiloatik Ergoenera igo dira, eta Bekoetxeko bidegurutzean (10:30) Ugaranera hartu dute. Palankan, Liernira.  55 kilometrokoa.
  • Irailak 9, igandea. Legazpiko Korosti elkartearen zikloturismo irteera. Legazpin 09:00etan irten, eta Aztiria igo dute lehenik. Zerain-Barbari-Segura-Ihurre-Ormaiztegi bidetik itzuli, eta handik gora lehenik Gabiriako herrigunera eta jarraian Atagoitira igo dira.
  • Irailak 15, larunbata. Beasaingo 31. Proba-Mundialaren Aurreko Klasikoa lasterketa, juniorrentzat, 117,5 kilometrokoa. Atagoiti (2. mailako mendatea, 12:54an) igoko dute, Ormaiztegitik gora. Ondoren, Legazpi eta Zumarragatik bueltan, Santa Lutzi eta Alegia ibarretatik itzuliko dira, Lierni igotzeko (aurretik ere igoko dute).
  • Irailak 22, larunbata. Oñatiko 25. Proba txirrindulari lasterketa, 23 urtepeko afizionatuena (100 kilometrokoa). Motxorrotik Aztiria igoko dute (10:33) lehenengo, Zerain-Mutiloa Lierni igaro, eta Palankatik Atagoitira (11:04).
  • Irailak 29, larunbata. Urretxuko Udazkeneko Kriteriuma-Amelio Mendijurren Oroimenekoa txirrindulari lasterketa, juniorrentzat eta 2. urteko kadeteentzat (94,3 kilometrokoa). Gabiriako herrigunea (2. mailako mendatea, 18:03an) igoko dute, Ormaiztegitik.

Gabiriako jaietako bigarren jardunaldirako, Andre Mari bezperarako (abuztuak 14, igandea), honakoxe egitaraua dago iragarrita:

  • Goiz eta arratsalde: biribilketa baserriz baserri, herriko txistulariekin.
  • 11:00. Meza.
  • 18:00. Herriko haurren arteko futbol partida.
  • Ondoren: herri kirol erakustaldia.
  • 19:30. VIII. Patata Tortilla lehiaketa.
  • 22:00. Bertso jaialdia: Igor Elortza, Xabier Silveira, Aitor Sarriegi, Jone Uria, Ane Labaka eta Endika Igartzabal.
  • 00:00. Kantuki taldearekin dantzaldia.

Egitaraua osorik ikusteko, jo hona; edo deskargatzeko (PDF-an), udalaren webgunetik.


Aztiriko Santa Marina jaietako festa-egun oparoena atzokoa izan zen, igandea. Goizetik iluntzera etenik gabeko egitaraua garatu zen. Goiz partean euritan, arratsaldean eguzki izpi goxoekin, auzoak betidanik izan duen festaleku eta elkargune papera bikain bete da, beste behin.

Atzoko egunaren testigantza bideo-erreportaje honetan egin eta jarri du ikusgai Gotzon Aranburu kazetariak, Youtuben:

 

Bestetik, hona hemen atzoko zenbait argazki ere:

This slideshow requires JavaScript.


Aste honetan Gabiriako mediku kontsultan zerbitzu eguna aldatu egingo dute. Ohi bezala asteartean izan beharren asteazkenean egongo da medikua anbulatorioan; uztailaren 12an ordez 13an. Betiko ordutegia mantenduko du asteazkenean.


Elizalde baserriko jatorria duen Maialen Akizu Bidegain hamabost urteko gazteak irabazi zuen joan zen ostiralean Aizpurutxok lehenengo bertso sariketa. Bost bertsolarik kantatu zuten Urretxu eta Azkoitia artean dagoen auzoko Itziar jatetxean. Akizurekin batera, gabiriar jatorriko beste bertsolari bat ere bazen, Zantagoiti Garakoko Aitor Lizarazu. Bi ‘erdi-gabiriar-erdi-urretxuar-zumarragar’ horiekin batera kantukide ziren Amaia Iturriotz, Gorka Ojanguren eta Asier Sasieta. Informazioa zabalago landuta, Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolaren webgunean irakur daiteke.

This slideshow requires JavaScript.