Ostatuko Martin hil da

Posted: 2011/02/28 in Gizartea
Etiketak: , ,

Martin Irazustabarrena Armendariz, Gabirian Ostatuko Martin bezala ezagunagoa, gaur goizean hil da 54 urterekin. Bat-batean zendu da. Zaldibiarra zen jaiotzez, eta azken urteotan Zerainen bizi zen. Zortzi urtean Gabiriako Ostatuan ostalari izan zen emazte Maribi Dorronsoro zenarekin batera.

Martin Irazustabarrena, 2008ko azaroaren 16an, Errezil Sagar Lehiaketako epaile lanetan

1996ko abuztuaren 9an inauguratu zuen Irazustabarrena-Dorronsoro sendiak Ostatuko bere aroa, Andre Mari jai nagusien aurretxoan. Urte hartako martxoaren 31n utzi zioten aurrekoek, Nikolas Alustiza-Maria Jesus Garcia senar-emazteek, eta bitarte horretan hainbat berrikuntza lan egin zituen Udalak, sukaldea erabat berritzea, adibidez.

Lehen aldian bost urterako kontratua eskaini zien Udalak, eta jarraian beste hiru urte gehiagoz eduki zuten herriko Ostatuaren martxa. 2004ko Errege inguruan utzi zuten, eta gaur egungo arduradunek otsailaren 8an heldu zioten atzera, hilabete itxita egon ondoren.

Ostatuko Martin gizon herrikoia zen Gabirian, ezaguna eta lagunartekoa oso. Tabernari ez ezik Errezil Sagar Lehiaketan epaimahaiko bezala aritu izan da feria egin izan den ekitaldi ia guztietan. Beasaingo astearteroko azokan ere epaimahaiko jardun zen barazki eta fruta lehiaketa berezietan.

Martin Irazustabarrenaren hileta elizkizuna bihar, asteartea, arratsaldeko seietan izango da Zeraingo Andre Mari elizan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s