Cesar Arrondo, gabiriarren ahaide argentinarra, Euskal Herrian da bisitan eta lanean

Posted: 2011/03/04 in Gizartea, Kultura, Politika
Etiketak: , , , , , ,

Cesar Arrondo euskal-argentinarra Euskal Herrian dabil egunotan. Ahaide gabiriarrak ditu. Lehenago ere hainbat egonaldi egin zituen Gabirian. Orain, politikagintza eta Euskal Herriaren alde betidanik agertu duen konpromisoa batuta, agerraldiak egiten eta euskal diasporaren izenean egoera politikoari babesa ematen ari da.

Cesar Arrondo, La Platako Unibertsitate Nazionaleko historia irakaslea. Arg: Euskalkultura.com

Sortu alderdi berria legeztatzeko otsailaren 19an Bilbon egin zen manifestaziorako deialdia Arrondok egin zuen prentsaren aurrean, testua gaztelaniaz berak irakurri zuen. Igande honetan, martxoak 6, Gara egunkariak Cesar Arrondori egindako elkarrizketa argitaratuko du. Webgunean aurrerapena ikus daiteke, bideoan.

Cesar Arrondo unibertsitateko irakasle katedraduna da, historialaria, La Platako (Argentina) Unibertsitate Nazionalean. Argentinako euskal diasporaren kultur mugimenduan eta euskalduntasuna aldarrikatzeko lanean ibilbide oparoa du.

Aitona Antzuolakoa (Gipuzkoa) zuen, eta Argentinara 1898an iritsi zen. Cesar Arrondoren biografiaz datu gehiago, hemen.

PD: Igande horretan atera zen elkarrizketa osorik Gara-ko artikuluan irakur daiteke (2011-3-9ko oharra).

Utzi iruzkina