Posts Tagged ‘santa marina’


Aztiriko Santa Marina jaietako bigarren kirol proba entzutetsua bihar goizean izango da, igandearekin. Aztiriko IX. Mendi Lasterketa jokatuko da, 11:00etan hasita. Ohiko ibilbidea izango dute korrikalariek, 11,5 kilometro luzekoa. Aztiri-Bat elkartearen aurretik abiatu, Lizardi Behekoraino jaitsi, handik gora Etxeaundi eta Etxetxoetara irten, eta Gaintzabalen barrenetik Legorburura, Zabaletara eta Makatzagara jaitsi, eta atzera gorantz Biurrain biak igaro, eta atzera Santa Marinako kaskora. Bi itzuli egin beharko dizkiote zirkuitu horri.
Probaren denbora-markak iaz ondu zituzten, bai gizonezkoetan (Ruben Lantz legazpiarrak), bai emakumezkoetan (Ainhoa Sanz urretxuarrak). Lehendabiziko hiru sailkatuentzat izango dira sariak, bi arloetan. Bailarako (Goierri garaia) aurrenekoentzat ere garaikurrak jarri ditu Goierri Garaia Atletismo Elkarte antolatzaileak.

Urtea Edizioa Gizonetan irabazlea Denbora Emakumeetan irabazlea Denbora
2005 1.a* Zuhaitz Ezpeleta 35:21 Elena Huarte 50:19
2006 2.a Mikel Nabarro 49:26 Lurdes Intxausti 1:10:12
2007 3.a Juanjo Igartzabal 47:22 Romy Mey 58:16
2008 4.a Juanjo Igartzabal 47:36 Lurdes Intxausti 1:05:50
2009 5.a Ruben Lantz 47:12 Pilar Arriola 1:07:54
2010 6.a Juanjo Igartzabal 46:41 Rakel Aperribai
2011 7.a Ruben Lantz 46:04 Nerea Amilibia 56:40
2012 8.a Ruben Lantz 44:55 Ainhoa Sanz 53:48

*2005eko lehen edizioan ibilbidea 9,5 kilometrokoa izan zen; beste guztietan, 11,5 kilometrokoa.


Aztiriko Santa Marina jaiak zaindariaren egunarekin hasiko dira aurten, ostegunean (uztailak 18), eta hurrengo astebukaerarekin bat eginda jarraituko dute. Lau eguneko egitaraua antolatu du Aztiri-Bat elkarteak. Azken urteotako ohiko egitura izango dute festek: meza eta hamaiketakoa Santa Marina egunean; auzo afaria ostiralean; futbol partida eta juniorren txirrindularitza proba larunbatean; eta mendi lasterketa igandean.

Larunbatean, beste alde batetik, iaz erabateko arrakasta izan zuen musika kontzertuak egingo dituzte. Herriko Guri5 taldeak eta Legazpiko Lortu taldeak joko dute. Txerri harrapaketa ere egingo dute, goizaldean. Txosna jarriko dute plazan, iaz bezala.

Aztiriko jaietan, iaz, Etxeaundi baserriko Juanita Iñurrategi (91 urte) omendu zuten./AMM

Aztiriko jaietan, iaz, Etxeaundi baserriko Juanita Iñurritegi (91 urte) omendu zuten./AMM

EGITARAUA

Uztailak 18, osteguna

  • 11:00. Meza.
  • Ondoren. Hamaiketakoa auzotarrentzat, Aztiri-Bat elkartean. Miren Deba eta Ander Ibarguren trikitilariak.

Uztailak 19, ostirala

  • 19:00. Kanpai joaldia eta suziri jaurtiketa, jaien hasiera iragartzeko.
  • 19:00. Bola eta toka lehiaketak, auzotarrentzat.
  • 19:30. Triki poteoa.
  • 21:00. Auzo afaria, Benta Lehor jatetxean.
  • 23:00. Olarte Anaiak trikitilariekin erromeria.

Uztailak 20, larunbata

  • 11:00. Helduen eta gazteen arteko futbol partida, Gaintzabal zelaian.
  • 13:00. Txikiteoa.
  • 16:00. Aztiriko Txirrindulari Proba, juniorrentzat. Ibilbidea eta ordutegia, HEMEN.
  • 18:00. Patata-tortilla lehiaketa. Ondoren, pintxoak, ardoa eta sagardoa.
  • 19:00. Bola eta toka lehiaketak.
  • 23:00. Guri5! eta Lortu taldeen kontzertua.
  • 05:00. Txerri harrapaketa.
  • Ondoren. Txokolate-jana.

Uztailak 21, igandea

  • 09:00. Goiz eresia Gabiriako txistulariekin.
  • 10:45. Gabiriako Udalbatzari ongietorria.
  • 11:00. Aztiriko IX. Mendi Lasterketaren hasiera. 
  • 11:00. Meza. 
  • Ondoren. Aztiriar adinekoenari omenaldia. 
  • 12:30. Goruntz dantza taldearen saioa. 
  • 13:00. Mendi lasterketako sari banaketa. 
  • 13:00. Katain eta Euzkitza trikitilariak. 
  • 18:30. Herri kirol erakustaldia. Ostola harri jasotzen, Xabier Zaldua eta Iñaki Azurmendi aizkoran. 
  • 19:00. Bola txapelketa. 
  • Ondoren. Trikitilariak. 

kartela


Egutegian aurreratuta datoz aurten Santa Marina jaiak, Aztirian. Aurrera litezkeen gehiena aurreratuta. Aztiriko zaindari Santa Marinaren festa-burua (uztailak 18) asteazkenarekin denez, aurreko astebukaerara luzatu dute soka. Hala, bihar zortzi hasiko dira, uztailaren 13an. Ostirala, larunbata eta igandea bapo ibili, eta asteazkenean eguna gogoratu; horixe da plana.

Azken urteetako egitura antzekoa eman diote festa-egun bakoitzari. Hasteko, ostiralean, kanpai bueltakoak eta suziriak astindu, eta auzotarrentzat bola nahiz toka txapelketak egingo dituzte. Ondoren, auzo afaria, Benta Lehorren. Gauean, trikitilariekin erromeria.

Larunbatean, ia esklusiboki kirolak hartuko du egunaren zati handiena: futbol partida Gaintzabalen, junior txirrindularien lasterketa, bolatea eta toka. Baita “kalean gora, kalean behera” ibilaldiak ere, eguerdiko txikiteoan.

Igandean, tradiziozko ekitaldiak dira nagusi. Auzoko adintsuena omenduko dute aurten ere. Mendi lasterketak ere erakarriko du arreta.

Egitarau aurrerapena, hauxe:

OSTIRALA, uztailak 13

  • 19:00. Kanpai joaldia eta suziriak, jaiak hasteko.
  • 19:00. Bola eta toka txapelketak, auzotarrentzat.
  • 19:30. Poteoa, trikitilariekin.
  • 21:00. Auzo afaria, Benta Lehor jatetxean.
  • 23:00. Erromeria, Antsorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

LARUNBATA, uztailak 14

  • 11:00. Helduen eta gazteen arteko VII. Futbol Partida, Gaintzabal zelaian.
  • 13:00. Poteoa.
  • 16:00. 22. Aztiri Igoera txirrindulari proba, juniorrentzat.
  • 18:00. 17. Patata-tortilla Lehiaketa. Gero, pintxoak eta ardoa.
  • 19:00. Bola eta toka txapelketak.
  • 23:00. Gazteen musika taldeak.

IGANDEA, uztailak 15

  • 09:00. Goiz eresia baserriz baserri, txistulariekin.
  • 10:45. Gabiriako Udalbatzari ongietorria.
  • 11:00. Aztiriko VIII. Mendi Lasterketaren hasiera.
  • 11:00. Meza.
  • Ondoren, auzoko nagusienari omenaldia.
  • 12:30. Goruntz dantza taldearen saioa.
  • 13:00. Trikitilariak. Mendi lasterketako sari banaketa.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 19:00. Bola txapelketa.

ASTEAZKENA, uztailak 18, Santa Marina eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Lunch-a.

 

Atzok

Kalejiran, Aztiriko plazan. AMM

o egunak utzitako beste irudi bat, gogoan hartzeko modukoa, Goruntzeko lehen taldearen egin zuen saioa izan zen. Taldea sortu zuteneko 40. urteurrena duela astebete ospatu ondoren, ordurako birgogoratutako dantzak Aztiria auzoari eta aztiriarrei eskaini nahi izan zizkieten dantzari ohiek. Lehenbiziko belaunaldiko hamasei dantzari joan ziren, zortzina gizonezko eta emakumezko, elegante jantzita, behinola dantza egin zuten plaza berera. Biziki eskertu zieten aztiriarrek eta ikusle artean ziren gabiriar guztiek ahalegina, eta keinua.

Gizonezkoen taldea, Goruntzen hasieran ibilitakoekin. AMM

Adinekoen ohorezko aurreskua bikote ‘beterano’ batek ere dantza egin zuen, eta gero, gazteekin txandatuz, Jaurrieta, Pello Joxepe, Txankarrankoa (gazteen taldearekin batera), Makil dantza (gazteen beste talde batekin batera) eta Ikurrin dantza egin zituzten.

Emakumezkoen taldea, Jaurrieta egiteko plazara irteten. AMM

Dantzari haien lana musikaz laguntzera Legazpiko bi txistulari ere bertaratu ziren, beteranoak haiek ere, garai batean Goruntzen saioetan txistua jotzen zutenak. 40. urteurreneko ospakizunera ezin izan zutela joan, eta orduko gonbidapena gogotsu eskertuz aritu ziren bi txistulariak lanean.

Dantzari beteranoen erakustaldia txistua joz lagundu duten bi txistulariak. AMM

Goruntzen historian urtero hutsik egin ezinezko plaza izan da Aztirikoa. Geroz eta bakanagoa den pagope ederrean, garai bateko putzuz betetako hartxintxardegitik gaur egungo harlauzazko plaza dotorera, Kaxianok jotzen zuen hormigoizko agertoki xumetik oraingo kiosko handiaren parera, urte asko joan arren, sorburura jauzi egin zuten atzo dantzari beteranoek, baita ikusle askok ere.

Igandean Aztirian dantza egin zuten dantzariak, eta musikariak. AMM

 

Harreman aspaldikoaren eta sakonaren erakusgarri, lehen taldearen eta orokorrean Goruntz dantza talde guztiaren izenean, Aztiriko auzoari 40. urteurreneko kamiseta bat oparitu zioten, “Eskerrik asko AZTIRI!” idatzita.

Goruntzen kamiseta, Aztiriarentzat opari eta oroigarri. AMM


Festek handiena eman duten arren, Aztiriko zaindari Santa Marinaren eguna gaur da berez, uztailak 18. Ez dute ahaztu, astelehena izanagatik eta jaietan aurreko hiru egunak buru-belarri igaroagatik. Hogei minutu barru, 11:00etan, meza izango da Santa Marina ermitan. Ondoren, hamaiketakoa egiteko elkartuko dira auzotarrak eta inguratzen diren guztiak Aztiri-Bat elkartean. Mahaiaren bueltan egingo diote agurra. Gaur, hori bai, “Santa Marina egualdirik” gabe: eguzkitsu eta hain ohikoa den lanbrorik gabe.


Gaur, 18:00etan, lehertuko da Aztiria gainean aurtengo Santa Marina jaien hasiera iragarriko dituen suziria. Lau egun izango dituzte aurretik aztiriarrek: gaur iluntze-gaua, bihar eta etzi egun osoak, eta astelehena —zaindariaren eguna— eguarteko juntadizoa.

Egitarauari dagokionez, gaurko lehen ekinaldirako haur jolasak eta txokolate jana (18:30), auzotarrentzat toka eta bola lehiaketak (19:00), auzo afaria (21:00etan, Aztiri erretegian), eta ondoren Gari eta Iñaki trikitilariekin gau giro aparta izango dituzte.

Bihar, larunbata, kirolari eskainitako festa-eguna izango da. Goizean gazteen eta helduen arteko futbol partida jokatuko dute, 11:30ean.  Arratsaldean jubenil mailako txirrindularien Aztiriko 21. Igoera proba hasikoa da, 16:00etan. Bi orduren buruan helmugaratuko dira lehen txirrindulariak. Kirolarien iritsierarekin batera ekingo diote sukaldariek patata-tortillak prestatzeari ere, 18:00etan. Hamaseigarren lehiaketa da. Azkenik, 19:00etarako bola eta toka lehiaketen lehen jardunaldia jokatuko da, ohitura den bezala. Zapatuko jardunaldia ere Gari eta Iñaki trikitilariek alaituko dute.


Asteburu bete-betea, hasi ostiraletik igandera, Santa Marina zaindariaren egunarekin bukatu. Platerkada festa eskainiko du aurten ere Aztiria gainak herritar guztientzat. Lau eguneko egitaraua prestatu du Aztiri-Bat elkarteak.

Aztiriko eliza eta elkartea, iaz, Santa Marina goizean. Arg.: AMM

Ostiraletik iganderakoa ohiko egiturarekin prestatu dute. Berritasun nabarmenena junior mailakoen txirrindulari proba berreskuratu izana da. Zortzi urte jokatu gabe egon ondoren (orain hurrena azkeneko aldiz 2002an antolatu zen, eta Iñigo Andreu goierritarrak irabazi zuen, Muebles Ordizia taldekoa), hurrengo larunbatean, uztailak 16, Aztiriara 21. Igoera jokatuko da.

Estreinako aldiz iaz burutu zuten jarduera bat egingo dute aurten ere: auzoko adinekoena omentzea. Lehenbiziko omenaldia Zabaleta baserriko Rogelia Zubiak jaso zuen iaz, Santa Marina egunean bertan, uztailak 18. Igande horretan beste aztiriar bat omenduko dute aurten.

(Egitaraua ikusteko, segi irakurtzen…)

(gehiago…)