Posts Tagged ‘ree’


Deikaztelu eta Itsaso arteko 400 kV-eko goi tentsioko argindar linearen kalteak agerian uzteko, eta Nafarroako eta Gipuzkoako herrietan nahiz kontzejuetan REE Red Electrica de España SAren proiektu horrek duen aurkakotasuna adierazteko, 400.000 volt dokumentala egin du Autopista Elektrikorik Ez plataformak. Berriki bukatu dute, eta Interneten dago ikusgai. Gattiken ekoiztetxeak ondu du 24 minutuko ikus-entzunezkoa.

Bestetik, herrian herri batzarra egin zen maiatzaren 24an. Talde bat eratu zen, ekainaren 16an egingo den herri galdeketa prestatzeko.

Goi tentsioko lineen aurkako herriko taldea, maiatzaren 24an.

Goi tentsioko lineen aurkako herriko taldea, maiatzaren 24an.

Goi tentsioko lineen inguruko informazioa, orain arte argitaratutakoa.

Asteburu honetan mendi martxa eta kanpaldia egingo dituzte, Deikaztelu-Itsaso argindar línea igaroko litzatekeen parajeetatik. Gabiriako plazan hasiko da ibilaldia, larunbat eguerdian (ekainak 8). Handik Barbari gaineraino joan, eta larunbat gaua han igaroko dute, kanpaldian. Igandean, Etxegarate gainean amaituko da mendi ibilaldia.

Advertisements

Astea elkarretaratze batekin hasi da, gaur. REE Red Eléctrica de España enpresako ordezkariek eta Gabiriako Udalekoek bilera egin behar zutela eta, 40 bat lagun plazan elkartu dira, 08:45ean. Bilera bederatzietan hasi da, eta pare bat ordu iraun du. Enpresako bi ordezkarik Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linearen (400.000 voltio) azalpenak eman dizkiete. Espainiako Gobernuak egitasmoari azkenean argi berdea ematen badio, linea horrek herria zeharkatuko du.

REEren planoen arabera, linearen trazatua Mutiloa aldetik sartuko da, Troiko meategien hondakin urtegiaren atzealdetik, Gesaleko sakonean. Argindegi eta Bekoetxe ondotik igaroko litzateke, Aranburu baserrirantz. Aurreraxeago, gaur egun dagoen goi tentsioko linea batekin bat egingo luke, eta haren bidetik jarraituko luke, Katarainen ondotik. Linea hori Ardantza gainetik pasatzen dena da, eta horrek lotuko luke Itsasoko azpiestazio elektrikoarekin.

'Linearik ez' pankartaren atzean elkartu dira hainbat herritar, eta han egon dira bilera bukatu artean./Asier Zaldua–Hitza

‘Linearik ez’ pankartaren atzean elkartu dira hainbat herritar, eta han egon dira bilera bukatu artean./Asier Zaldua–Hitza

Elkarretaratzea

REEko ordezkariak udaletxean sartzen, eta herritarrak bilduta./Asier Zaldua–Hitza


REE Red Eléctrica de España enpresak eta Gabiriako Udaleko arduradunek bilera egingo dute astelehenean, apirilak 8, Gabiriako udaletxean. Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen proiektuaren inguruan azalpenak emateko eskatu zuen enpresak batzar hori, “lineak eragingo dien udalerrietan”. Udaletxean, 09:00etan hasiko da. Gabiriako Udalak bando bidez elkarretaratzea deitu du, astelehenean 08:45erako, Ostatu aurrean. Herritarrei joateko eskatu die, proiektuari errefusa adierazteko.


Gueñes (Bizkaia) eta Itsasoko zentralaren artean goi tentsioko argindar linea eraikitzeko baimena jaso du REE Red Electrica de España enpresak Espainiako Gobernuarengandik, “al quedar adecuadamente protegidos el medio ambiente y los recursos naturales”. Zenbait egunkarik igandean argitaratu zuten albistea, labur-labur. 72 kilometro luze izango da, EAEko luzeena. “Tentsio oso altuko” linea da, Deikaztelu-Itsaso artean eraiki nahi dutenaren berdina, eta 400.000 volteko indarra garraiatuko du. Gipuzkoan Elgeta, Bergara, Antzuola, Legazpi, Zumarraga, Gabiria eta Ezkio-Itsaso ukituko ditu proiektuak.
Proiektu honen informazio gehiago, iazko martxoan atera genuen.


Goierriko Goi tentsioko linearik ez plataformak larunbatean aurkeztu zuen, Mutiloan, Deikaztelu eta Itsaso artean REE Red Electrica de España enpresak eraiki nahi duen tentsio altuko argindar linearen aurkako dokumentala. 19 minutu eta erdian, 2011ko abuztuan proiektuaren berri udaletik jaso zutenetik Nafarroan, Gipuzkoan eta Goierrin izan diren erreakzioak bildu dituzte ikus-entzunezkoan, baita goi tentsioaren kalteen berri ere, ingurumenean, jarduera sozio-ekonomikoan edo osasunean.