Posts Tagged ‘josu osa’


Sagarrondoak eta fruta-arbolak inausteko eta txertatzeko ikastaroak otsailaren 25ean eta 26an, datorren astelehen-astearteetan izango du jarraipena. Talde jendetsua —azalpen teorikoen ikastaroan 50 lagunetik gora bildu ziren— bitan banatu, eta bi egun hartuko dituzte inausketaren irakaspenak zuhaitzetan bertan egiten ikasteko. Josu Osa aditua ari da ikastaroa ematen, Erbie elkarteak antolatuta eta Goimen agentziak lagunduta. Gabino Muruaren sagasti batean egingo dituzte praktikak, eguraldiak laguntzeko baldin badu behintzat.

Advertisements

Sagarrondoak eta fruta-arbolak inausteko eta txertatzeko ikastaroa eman du gaur arratsaldean Josu Osak, Erbie elkartean. Berrogeita hamar lagun baino gehiago bildu dira, antolatzaileek Twitterren esan dutenez. Erbie elkarteak antolatu du saio hori, Goimen agentziaren laguntzarekin. Bi zati ditu: bat, gaur egin duten teorikoa. Bestea, praktikoa, herriko sagasti batean egingo dute.

Josu Osa eta Gabino Murua, gaur arratsaldeko ikastaroan. /Erbie Elkartea-Errezilsagarra

Josu Osa eta Gabino Murua, gaur arratsaldeko ikastaroan. /Erbie Elkartea-Errezilsagarra


Beraien artean oso bestelako jakintza-gaiak ezagutzeko eta ikasteko modua izango da herrian, aste honetan zehar. Batetik, udalaren Euskara eta Kultura Batzordeak ideiatutako ‘hartu-eman ikastaroak’ hasiko dira. Estreinaldia hitano ikastaroak emango dio, asteazkenean (otsailak 13, 19:00etan kultur etxean). Marian Bidegain euskara irakasleak hikako formak zuzen eta egoki nola erabili behar diren azalduko du. Beste hiru saio izango ditu ikastaro horrek, jarraiko hurrengo asteazkenetan: otsailak 20, 27 eta martxoak 6. Ordubete iraungo du bakoitzak.

Bestetik, eta hartu-eman  saioen barruan, xaboi kozkorrak etxean nola egin daitezkeen erakutsiko du Pake Galdosek. Larunbatean 16:00etan da, Osinalde elkartean.

Eskaintza borobiltzeko, Josu Osak fruta-arbolak inausten eta kimatzen erakutsiko du, ostegunean, 16:00etatik 20:00etara. Erbie elkarteak eta Goimen agentziak antolatu dute ikastaroa, bi egunekoa; ostegunean teorikoa, eta beste egun batean (ostegunean zehaztuko dute), praktikoa, sagasti batean. “Oraintxe  da garaia, neguan, gure sagarrondoak lo daudenean behar bezalako kimatze eta inausketa lanak egiteko”, diote antolatzaileek. Egitasmoak egundoko oihartzuna izan du, eta berrogei bat lagunek emandute izena.

Josu Osa, azaroko Errezil Sagar Egunean, txertaketak nola egin erakusten./AMM

Josu Osa, azaroko Errezil Sagar Egunean, txertaketak nola egin erakusten./AMM


Inausketa edo podaketa ikastaroa antolatu du Erbie elkarteak, Gabiriako Udalaren eta Goimen agentziaren laguntzarekin. Ikastaroa bi arratsaldetan egingo da, eta Josu Osak emango du. Azaroko errezil sagar egunean erakustaldia egin eta azalpenak eman zituen aditu horrek.

Lehenengo saioa teorikoa da, eta otsailaren 14an (osteguna) egingo da, 16:00etatik 19:00etara, kultur etxean. Bigarrena praktikoa izango da, eta noiz egin egun horretan zehaztuko dute. Izena emateko udaletxera hots egin behar da (943 88 07 34) otsailaren 12a baino lehen. Prezioa, bakoitzarena 5 euro da.