Posts Tagged ‘alegia’


Herriko bi auzo nagusietako jaiak batera egokitu dira, aurten, egutegian. Aztirikoak ostegunean hasiko baldin badira (Santa Marina zaindariaren egunarekin), udalerriaren beste puntan, Alegian, ostiralean ekingo diete Madalena jaiei. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute alegiarrek: ostiralean, larunbatean eta astelehenean (Madalena eguna) izango dira festa-osagaiak.

EGITARAUA

Uztailak 19, ostirala.

  • 19:30. Sagardo festa: sagardo dastaketa eta pintxoak.
  • 21:00. Dantzaki taldearen dantza erakustaldia: salsa, pasodoblea, tangoa…
  • Gauean. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Uztailak 20, larunbata.

  • 16:30. Mus txapelketa.
  • 21:00. Herri afaria. Izen-ematea ohiko tokietan (28 euro).
  • Gauean. Gari eta Larrañaga trikitilariekin dantzaldia.

Uztailak 22, astelehena, Madalena eguna

  • 12:00. Meza.
  • Bukaeran. Ezkio-Itsasoko abesbatzaren emanaldi laburra.
  • Ondoren. Goruntz dantza taldearen saioa.
  • Gero. Hamaiketakoa.
  • 16:30. Umeentzat puzgarriak.
Alegiako festak 2013 kartela

Alegiako festak 2013 kartela


Alegiako auzotarrek prestatu dute Madalena festetako egitaraua. Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiria artean kokatutako herrigunean uztailaren 20an hasiko dira jaiak, ostiralarekin. Larunbatean jarraitu, eta igandean auzoko zaindariaren festa-buruarekin osatuko dute.

Ohiko ekitaldiek ez dute huts egingo. Hasteko, sagardo festa izango da, aurreneko bilgunea. Pilotalekuan hainbat sagardotegitako edariak eskainiko dituzte. Jateko pintxoak ere jarriko dituzte, eta gauean oilasko errea erosita bertan afaltzeko modua izango da.

Musika aldetik, bi gauetan antolatuko dituzte erromeria-dantzaldiak. Ostiralean, oraindik zehaztu ez duten talde batek joko du. Larunbatean, Joselu Anaiak talde arabarrak. Taldearen sorreratik bertatik urtero-urtero etorri dira, oraintsu arte bi egunetan.

Larunbatean herri afaria ere izango da, pilotalekuan. Txartelak aurrez erosi behar dira, “ohiko lekuetan”. Afariaren prezioa 28 eurokoa da.

Hauxe da egitaraua (hemen ere ikusgai):

Uztailak 20, ostirala

  • 19:30. Sagardo festa. Sagardo dastaketa eta pintxoak. Pilotalekuan.
  • 21:00. Dantzaki dantza eskolako (Beasain) kideen erakustaldia, areto dantzekin: salsa, pasodoblea, tangoa…
  • 21:30. Afari herrikoia, oilasko erreak. Sagardo festaren jarraipen modura.
  • Gauean. Dantzaldia.

Uztailak 21, larunbata

  • 21:00. Herri afaria, pilotalekuan. Izen-ematea ohiko lekuetan. Prezioa: 28 euro.
  • Gauean: Joselu Anaiak musika taldearekin dantzaldia.

Uztailak 22, igandea. Madalena eguna

  • 12:00. Meza.
  • Ondoren. Goruntz dantza taldearen saioa.
  • Gero. Hamaiketakoa.
  • 16:30. Ume jolasak eta puzgarriak.

Donostiako 31. Txirrindulari Klasika Gabiriako lurretan izango da etzi, larunbata, uztailak 30. Urteroko bisita egingo du txirrindulari profesionalen egun bakarreko karrerak, Donostian hasi eta bukatu bitartean Gipuzkoan barrena egingo duten itzulian.

Larunbatean eguerdiko ordubata pasatxoan iritsiko da tropela. Zumarragatik behera, Eitzaga jaitsi, Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi haranetik etorriko dira (Gi-2632 errepidea, zaharretik). Altzibarko bidegurutzetik eta Alegiatik pasatuta, Ormaiztegiko herrigunera joko dute. Ondoren, Telleriko biribilgunean autobidera sartuko dira, gero N-1era egiteko.

Gabiria pareko ordutegia 13:06 eta 13:17 artean da (Santa Lutziko aurreikuspena), 42 km/h-ko ala 38 km/h-ko abiadura bataz bestekoak kontuan hartuta.

Donostia Klasika 2011 ibilbidea

Donostia Klasika 2011 mapa eta perfila


Larunbat arratsaldean Alegiako Madalena festen bigarren egunean egin zuten apustu edo ikuskizunaren bideoa Youtuben jarri du Gotzon Aranburuk. Hauxe:


Gaur, uztailak 22, Madalena eguna da, Alegian egun seinalatua. Minutu gutxi barru ekingo diote jai egitarauari, eguerdian puntuan. Lehenbizi meza izango da Santa Madalena elizan. Gaur eta bihar ospatuko dira Alegiako festak. Sagardo dastaketa izango da, ziurrenik, ekitaldi jendetsuena. Iluntzean izango da, 19:30etik aurrera, Alegiako frontoian. Aukera oparoa eskainiko dute alegiarrek: Gipuzkoako (Hernani-Astigarraga aldetik) hamabi sagardotegitatik ekarri dituzte botilak. Bertako sagardoa ere probatu ahalko da, tartean Ezkioko Igartubeiti baserrian egindakoa.

Gauean Joselu Anaiak taldeak joko du. Aurtengo udan Gabirian egingo dituen bi emanaldietatik lehena da hori; bestea, San Roke Txiki egunez (abuztuak 17), Gabirian dute.

Egitaraua, hauxe:

GAUR

  • 12:00. Meza.
  • Ondoren: Goruntz dantza taldearen saioa.
  • Gero: hamaiketakoa.
  • 19:30. Sagardo festa. Dastaketa eta pintxoak.
  • 21:00. Dantzaki dantza eskolakoen ikuskizuna.
  • 21:30. Afari herrikoia: oilasko errea, sagardoarekin.
  • Gauean: Joselu Anaiak musika taldearekin dantzaldia.

BIHAR

  • 16:30. Haur jolasak: puzgarriak, giza-futbolina, jokoak…
  • 18:30. Herri apustua.
  • 21:00. Auzo afaria (28 euro; izena Zelai Ondo elkartean eman behar da, edo hango zuzendaritzako kideren bati esanda).
  • Gauean: trikitilariekin dantzaldia.

Alegiako jaiak ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte, uztailak 22-23. Iaz segalari-desbrozadoredunen arteko desafio ikusgarria bezala, aurtengo ere proba bitxia antolatu dute alegiarrek. Larunbat arratsaldean izango da, 18:30ean hasita. Bost lan edo joko egin beharko dituzte, baserri munduarekin lotuak: behia jetzi, astoan baldekada ura eraman, lera, ardiak bildu, eta sokatiran.

Bi talde osatuko dituzte, elkarren aurka aritzeko. Lehenbiziko bi partaidek behi bana jetziko dute, eskuz. Abileziaren arabera, 5 eta 10 litro nork lehenago atera izango da lana. Jarraian, asto proban, taparik gabeko baldeetan alde batetik bestera ura eraman beharko dute, abereen gainean, 25 litro osatu arte. Hirugarren saioa lera proba izango da: 40 lasto fardo plazaren alde batetik bestera garraiatu beharko dituzte, lerarekin. Hurrena, zortzi ardi esparrura sartu beharko ditu talde bakoitzak, txakurren laguntzarik gabe. Azkenik, sokatiran neurtuko dituzte indarrak.

Lehenago ere apustu tankerako ikuskizunak egin dituzte Alegian. Iazko belar ebakitze ekitaldi arrakastatsuaz gain —200 bat ikusle bildu zen—, 2008ko abenduan behi jezte apustua ere egin zuten bi lagunek. Orduan aise gailendu zen bietako bat, 11 litro 3ren parean jetzita. Larunbatean errebantxa ikusteko modua izango da, bi protagonista haien artean.

Berasategi eta Goitia, 2008ko abenduan, Gorotzoene baserriko ukuiluan behiak jezten.

Gainontzean, ekitaldi askoz gehiago izango dira Alegiako Madalena jaietan (egitarau osoa ikusteko, hemen). Nabarmentzeko modukoa da ostiral arratsaldea ere: sagardo dastaketa egingo dute, 19:30etik aurrera. Gero Dantzaki dantza eskolako taldearen erakustaldia izango da, eta afaria mokadua egiteko aukera jarriko dute, oilasko erreak salduta. Gauean Joselu Anaiak taldeak girotuko du Alegia, ohitura den bezala (aurten egun bakarrean ariko dira).

Alegiako Madalena festetarako atera duten kartela:

Alegiako jaiak 2011 kartela

 


Urtero oparoa izan ohi da uztaila Gabirian. Ekitaldi mordoa antolatzen dira, uda garaiaren eta giroaren anparoan, behin San Joan ingurutik aurrera. Aurtengoa ere ez da amutsagoa izango, ikuskariz eta egitarauz. Horretan ‘kulpa’ handia du herriko bi auzo nagusietako festak zazpigarren hilean ospatzeak.

Gainean den asteburutik hasita, ondoreneko biak ere jantzi-jantziak datoz. Goruntz dantza taldearen festarena izango da astebukaera hau. Hurrengoan Aztiriko jaiak ospatuko dira, uztailaren 15etik 18ra. Jarraikoan, berriz, Alegiako Madalena festak, uztailaren 22an eta 23an.

Bestetik, hilaren 23rako gazteek antolatutako kultur ikuskizunak ere badaude iragarrita. Sasipilotari txapelketaren kanporaketak ere hasiko dira. Haurrak udalekuan dabiltza, herrian bertan. Oporrak bai, baina jairik ez.