Posts Tagged ‘2012-13 ikasturtea’


Balentzategi herri eskolan ostegunean, ekainak 20, bukatu zuten 2012-13 ikasturtea. Goizean gelak txukundu eta azken materialak jaso zituzten, talde bakoitzak bere tutorearekin. 10:00etatik 11:00etara, adin guztietako ikasleek, hiru taldetan banatuta, jolas kooperatiboak egin zituzten. 11:00etan atsedena eta azken urtebetetze ospakizunak, eta jarraian Haur Hezkuntzakoak alde batetik eta Lehen Hezkuntzakoak bestetik, jolas bat eta futbol partida. 12:00etan, ikasturtean zehar egindako ekintzekin ostatutako muntaia eta eskola txikietarako egindako grabaketa ikusi zuten, denek elkarrekin. Bukatzeko, betiko ohiturari jarraituz, ikasle eta irakasle guztiek Ostatuan bazkaldu zuten. Bertan egin zuten 6. mailakoek agurra bertsotan, eta jarraian beste ikasleek eta irakasleek beraiei. Azkenik, 6. mailako bakoitzari oroigarri bana eman zieten, herriko eskola utzi dutelako.

Atzodanik herriko udaleku irekietan dabiltza haurrak. 31 umek eman dute izena. Hiru begiralerekin ariko dira jolasak eta jarduerak egiten, uztailaren 19ra arte, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era.


Balentzategi herri eskolak astelehenean, irailak 10, berreskuratuko du urtean zeharreko mugimendua. Udako oporrak bukatuta, ikasleak geletara itzuliko dira, 2012-13 ikasturteari ekiteko. Aurten denera 48 neska-mutiko hasiko dira, iazko kurtsoan baino bi gehiago.

Aurreneko bi asteetan eskola goizez bakarrik izango dute, 09:00etatik 12:30a arte. Irailaren 25ean, asteartea, hasiko dira goizez eta arratsaldez.

Ikastetxearen inguruko zerbitzu guztiak ere astelehen honetan jarriko dituzte martxan. Jangela eta garraioa, adibidez. Bazkaldu ondoren, autobusa eta taxiak 14:00etan izango dituzte haurrek, etxera itzultzeko. Ikasturtean zehar, gainontzean, garraioaren ordutegia aurreko urteetakoaren berbera izango da.