Bilaketaren emaitzak


Herriak argi eta garbi hitz egin du, gaur. Goi tentsioko linearik ez du nahi. Deikaztelu-Itsaso arteko 400.000 volteko ‘autopista elektrikoa’-rekin “bat” al dauden galdetu die herritarrek osatutako talde batek gainerakoei. Eta bozketan parte hartu duten guzti-guztiek -eta ez dira gutxi izan-  ezetz esan dute. 274 lagun joan dira atzo eta gaur beren iritzia agertzera, herriko ostatuaren […]


Autopista Elektrikorik Ez plataformak prentsaurrekoa egin zuen, larunbat eguerdian, Donostian. Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen proiektuaren prozedura administratiboa aurrera doala gaitzetsi, eta jarrera hori Espainiako Gobernuaren partetik “inposizioa” dela salatu du. Nafarroako eta Gipuzkoako 173 alkatek maiatzaren 15ean Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan aurkeztutako eskariari ez diola kasurik egin salatu du. Proiektuaren tramitazioa gerarazteko, eta erakusketa publikoan […]


Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linearen aurkako herriko taldekoek hitzaldia egingo dute bihar, 19:00etan, kultur etxean. Azken egunotan izan diren gertakarien eta erabakien berri emango dute. Bestetik, ekainaren 16an Gabirian, Mutiloan eta Zerainen egingo den herri galdeketaren xehetasunak jakinaraziko dituzte. Autopista Elektrikorik Ez plataformakoek, bestetik, ekainaren 8-9ko astebururako kanpaldia antolatu dute. Larunbatean, eguerdian, Gabiriatik abiatuko dira, oinez. […]


Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linea proiektua geratzea eskatzeko agiria sinatu dute 170 alkatek, tartean Gabiriakoak. Altsasun egin zuten batzarra, larunbatean, proiektuak eragin diezaiekeen 216 udal eta kontzejutako ordezkariek. Mutiloako alkate Iñaki Ugaldek esan duenez, “herritarrak aurka egon arren, Red Eléctrica de Españak proiektua gauzatzeko izapideekin jarraitzen du. Urgentziaz egin nahi du, gainera”. Espainiako Gobernuak elektrizitatearen sektorerako […]


Gabirian, Mutiloan eta Zerainen goi tentsioko lineei buruzko herri galdeketa edo kontsulta egingo da, ekainaren 16an. Aurreko ostiralean herri batzarrean aurkeztutako ideia gaur goizean jakinarazi dute hiru herrietako eta Autopista Elektrikorik Ez plataformako ordezkariek, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Denera hiru herrietako 19 lagun —horietatik bost gabiriarrak— agertu dira gaur prentsaurrekoan, bost eserita eta atzean zutik […]


Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linea proiektuaren inguruan “azkeneko berriak” jakinarazteko bilera izango da, gaur. 19:00etan, Etxeberri kultur etxean da batzarra, herritar guztiei irekia. “Herritarrei aurrera begira egingo diren gauzen berri emateko eta denen beharra dagoela esateko da”, aurreratu dute deitzaileek.


Goierriko Goi Tentsioko Linearik Ez plataformak tentsio altuko argindar lineen kontrako eguna ospatuko du, bihar larunbata, Seguran. Gabiriarrek han parte hartuko dute. Defenda dezagun gure ingurumena, etorkizuna, osasuna, ondarea. Autopista elektrikorik ez izango du leloa. Egitaraua eguerdian hasiko da. 12:00etatik 13:00etara, informazio gunea jarriko dute Segurako plazan; 13:00etatik 14:30era, triki-poteoa egingo dute;  eta 14:00etan, kantu […]


Goierriko Goi Tentsioko Linearik Ez plataformak azpiegitura horren aurkako festa-egun bat antolatu du. Apirilaren 27an izango da, larunbatarekin, Seguran. Gabiriarrek han parte hartuko dute. Eguerdian informazio gunea jarriko dute, plazan. 13:00etan triki-poteoa egingo dute, eta 14:00etan bazkaria. Bazkaltzera joateko txartelak aurrez erosi beharra dago, apirilaren 23rako, asteartea. Gabirian Ostatuan eros litezke. Helduenak 15 euro balio […]


Astea elkarretaratze batekin hasi da, gaur. REE Red Eléctrica de España enpresako ordezkariek eta Gabiriako Udalekoek bilera egin behar zutela eta, 40 bat lagun plazan elkartu dira, 08:45ean. Bilera bederatzietan hasi da, eta pare bat ordu iraun du. Enpresako bi ordezkarik Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linearen (400.000 voltio) azalpenak eman dizkiete. Espainiako Gobernuak egitasmoari azkenean argi […]


REE Red Eléctrica de España enpresak eta Gabiriako Udaleko arduradunek bilera egingo dute astelehenean, apirilak 8, Gabiriako udaletxean. Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen proiektuaren inguruan azalpenak emateko eskatu zuen enpresak batzar hori, “lineak eragingo dien udalerrietan”. Udaletxean, 09:00etan hasiko da. Gabiriako Udalak bando bidez elkarretaratzea deitu du, astelehenean 08:45erako, Ostatu aurrean. Herritarrei joateko eskatu die, […]


Itxura guztien arabera, Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen proiektuak egiteko, REE enpresak argi berdea jasoko du Espainiako Gobernuarengandik. Hala aurreratu du udalak, azkena banatu duen bandoan. “Egoeraren larritasuna ikusirik eta martxoaren erdi alderako proiektua aurkeztuko dutela jakinik”, dio idatziak. Linearen aurkako Goierriko plataformak bilera batera deitu ditu herritarrak, udalak jakinarazi duenez. Egitasmoa gelditzeko zer egin […]


Gueñes (Bizkaia) eta Itsasoko zentralaren artean goi tentsioko argindar linea eraikitzeko baimena jaso du REE Red Electrica de España enpresak Espainiako Gobernuarengandik, “al quedar adecuadamente protegidos el medio ambiente y los recursos naturales”. Zenbait egunkarik igandean argitaratu zuten albistea, labur-labur. 72 kilometro luze izango da, EAEko luzeena. “Tentsio oso altuko” linea da, Deikaztelu-Itsaso artean eraiki […]


Goierriko Goi tentsioko linearik ez plataformak larunbatean aurkeztu zuen, Mutiloan, Deikaztelu eta Itsaso artean REE Red Electrica de España enpresak eraiki nahi duen tentsio altuko argindar linearen aurkako dokumentala. 19 minutu eta erdian, 2011ko abuztuan proiektuaren berri udaletik jaso zutenetik Nafarroan, Gipuzkoan eta Goierrin izan diren erreakzioak bildu dituzte ikus-entzunezkoan, baita goi tentsioaren kalteen berri […]


Iragan larunbatean burutu zen Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linearen proiektuaren aurkako manifestazioa, Ordiziatik Beasainera. Guztira 300 bat manifestari joan ziren, Goi tentsioko linearik ez goiburudun pankartaren atzetik, REE Red Electrica de España enpresaren proiektuari errefusa adierazteko. Horietatik 35 bat gabiriarrak, tartean lau eguneko haurtxoa, gurasoekin. Beasaingo plazan irakurri zuten agirian bost aldarrikapen nagusi zabaldu zituzten. […]


Datorren larunbatean, urriak 6, manifestazioa egingo dute Ordiziatik Beasainera, Autopista elektrikorik ez lelopean, REE enpresak eraiki nahi duen Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linearen proiektuaren aurka. Goierriko hainbat eragilek, pertsonaiak eta elkartek astelehenean egin zuten deia. Iñaki Murua gabiriarrak irakurri zuen testua hedabideen aurrean. Agerraldian izan zen jende multzoaren artean gabiriarrak baziren. Ibon Elgarresta alkatea, edota Joseba […]