Argiteria publikoa berritzeko lana lehiaketara atera du udalak

Posted: 2013/07/04 in Azpiegiturak, Ekonomia, Herria, Udala
Etiketak: , , , , , , ,

Gabiriako Udalak udalerriko argiteria publikoa aldatzeko lehiaketa atera du. Sistema hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko helburua izan behar du aldaketak. Hartarako, lehendik plazako farola batzuetan jarrita dauden “inteligentziazko sistema integrala” erabili beharko da herriko gainontzeko kale-argietan ere.

Energia aurrezteko sistema duen farola bat, Gabiriako plazan. Led motako lanpara eta hurreratze-sentsoreak ditu./AMM

Energia aurrezteko sistema duen farola bat, Gabiriako plazan. Led motako lanpara eta hurreratze-sentsoreak ditu./AMM

Hornitzeko eta instalatzeko deialdia gabiria.net webgune ofizialean egin zuen, ekainaren 20an, iragarkia eta baldintza pleguak argitaratuta. Lehiaketaren oinarrizko aurrekontua 67.094,64 euro gehi BEZa (14.089,87 euro) da, denera 81.184,51 euro. Eskaintza egiten dutenek kopuru hori beherantz hobetu ahalko dute.

Herriko plazan argiteria “adimenduna” probatzen 2010eko azaroan hasi zen Luix Iluminacion Inteligente enpresa. Euskal Herriko lehenengo esperimentua izan zen, teknologia hori kale-argietan aplikatu zuena. Ondoren, 2011ko azaroan aurkeztu zuten sistema.

Advertisements
Iruzkinak
  1. […] Argiteria publikoa berritzeko lana lehiaketara atera du udalak […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s