Iñigo Murua 14 urteko mutikoaren arazo neurologikoak tratatzen laguntzeko, gabiriarrek erantzun dotorea eman dute. Aurreko ostiralean bertso afaria egin zen, Osinalde elkartean. Soziedadea bete egin zen. 95 lagun joan ziren afaltzera. Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz ziren bertsotan. Saio “oso ona” borobildu zuten. Murua mutikoaren sendikoek eta afariaren antolatzaileek zera esan dute: “Dena oso ondo irten zen; afaria, saio oso ona eta eta diru dezente atera zen. Oso gustura gelditu ginen”.
Borobil atera da Iñigo Murua mutikoaren aldeko bertso afaria
Posted: 2013/06/26 in Bertsolaritza, Gizartea, KulturaEtiketak: bertso afaria, elkartasuna, iñigo murua
0