San Joan sua gaur 22:00etan piztuko dute

Posted: 2013/06/23 in Gizartea
Tags: , , ,

Udako solstizioaren festa gaur gauean ospatuko da. San Joan bezperako sua piztuko dute. Gurutz-Bakarren izango da ekitaldia, 22:00etan hasita. Metari su emateaz gain, ohi bezala udalak pastak eta ardogoxoa banatuko ditu. Bestetik, ikuskizun bat ere prestatu dute gazteek. “Sorpresa” eman nahi dute, eta ez dute xehetasunik aurreratu.

Udan ostiralean sartu ginen, ekainaren 21ean, goizeko 07:04an. Urteko egunik luzeena -eguzkia ateratzen denetik sartzen denera arte- ostiral horixe izan zen, gainera, 15 ordu eta 3 minutukoa. Udako urtaroak 93 egun eta 15 orduko iraupena izango du, irailaren 22ra arte. Urteko urtaro luzeena da.

Ilargi betea izango da gaur, gainera. Bart, hodeiek ez dute utzi urteko ilargi beterik handiena ikusten. Lurretik gertueneko puntuan kokatu da ilargia, bere orbitan; perigeoan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s