Autopista elektrikoen kalteak eta errefusa adierazteko dokumental bat egin dute

Posted: 2013/06/06 in Azpiegiturak, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Ingurumena, Natura, Osasuna
Tags: , , , , , ,

Deikaztelu eta Itsaso arteko 400 kV-eko goi tentsioko argindar linearen kalteak agerian uzteko, eta Nafarroako eta Gipuzkoako herrietan nahiz kontzejuetan REE Red Electrica de España SAren proiektu horrek duen aurkakotasuna adierazteko, 400.000 volt dokumentala egin du Autopista Elektrikorik Ez plataformak. Berriki bukatu dute, eta Interneten dago ikusgai. Gattiken ekoiztetxeak ondu du 24 minutuko ikus-entzunezkoa.

Bestetik, herrian herri batzarra egin zen maiatzaren 24an. Talde bat eratu zen, ekainaren 16an egingo den herri galdeketa prestatzeko.

Goi tentsioko lineen aurkako herriko taldea, maiatzaren 24an.

Goi tentsioko lineen aurkako herriko taldea, maiatzaren 24an.

Goi tentsioko lineen inguruko informazioa, orain arte argitaratutakoa.

Asteburu honetan mendi martxa eta kanpaldia egingo dituzte, Deikaztelu-Itsaso argindar línea igaroko litzatekeen parajeetatik. Gabiriako plazan hasiko da ibilaldia, larunbat eguerdian (ekainak 8). Handik Barbari gaineraino joan, eta larunbat gaua han igaroko dute, kanpaldian. Igandean, Etxegarate gainean amaituko da mendi ibilaldia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s