Joxe Maizek irabazi du Gipuzkoako bola txapela, beteranoetan

Posted: 2013/05/31 in Kirola
Tags: , , , , , , ,

Mailakako Gipuzkoako Bola Txapelketan Joxe Maizek beteranoetako txapela irabazi du. Segurako Txoritegi bolatokian jokatu ziren txapelketak, igandean. Maizek 48 birla bota zituen, kitarakoan (48ko zortzi izan dira denera, horietatik batzuk beteranoak). 30 bolarik parte hartu dute, eta eguneko lehiaketa Andoni Berasategi idiazabaldarrak irabazi du (49). Infantil mailan 15 urteko Joanes Agirrek irabazi du (45 birla); gazte edo jubenil mailan Jon Mendizabalek (16 urte; 43 birla); eta emakumezkoetan Garbiñe Alustizak (36). Gabiriar gehiagok parte hartu dute txapelketetan: emakumezkoetan Naiara Peñagarikanok (32) hirugarren egin du nesketan. Jubeniletan, Mikel Mandiolak (16 urte) 35 birla bota ditu, eta gazteetan hirugarren geratu da. Lehiaketa orokorrean (egunekoan) Iñaki Maizek (48), Jabier Zabaletak (48) eta Nikolas Igartzabalek (36) parte hartu dute.

Joxe Maiz, txapelarekin, Seguran.

Joxe Maiz, txapelarekin, Seguran.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s