Gabiria zeharka zezakeen abiadura handiko trenaren lotura-bidea ez dute eraikiko

Posted: 2013/05/13 in Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Hirigintza, Natura, Politika
Tags: , , , , , , ,

Gabiria zeharka zezakeen Ezkio-Itsaso-Altsasu AHTren trenbidea (Euskal Y eta Nafarroako Korridorearen arteko lotura) ez dela eraikiko esan zuen, ostiralean, Nafarroako Gobernuaren Sustapen sailburu Luis Zarralukik. Nafarroako Parlamentuko batzorde batean jakinarazi du hori, zailtasun ekonomikoengatik, Espainiako Gobernuak beste bide bat hobetsi duela gaineratuz: Nafarroak lotura gaur egungo trenbidetik egingo du, Gasteizera, hirugarren bidea erantsita. Nafarroan, gainera, Korridorea Iruñea-Castejon zatira soilik mugatuko da; ez dute Sakana aldera luzatuko.

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren asmoa, printzipioz, bi trenbideak Ezkio-Itsasoko geltokian batzea zen, Santa Luzia ibarrean. Espainiako Gobernuarekin hiru aldeko mahaia eratu zuten, lotunea aztertzeko. Hiru aukera zituzten lotura gauzatzeko, baina indar handiena Etxegarateko arrotik sartzea zen, Aizkorri-Aratz eta Enirio-Aralar parke naturalen tartetik, Santa Luziara trenbidea luzatzeko. Bidean Gabiriako lurrak hartuko zituzkeen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s