Judo topaketa egingo dute bihar, herriko taldearen estreinaldiarekin

Posted: 2013/05/10 in Gizartea, Kirola
Tags: , , ,

Gabiriako judo taldearentzat egun garrantzitsua izango da biharkoa. Lehenbiziko aldiz, borroka martzial mota horren topaketa bat egingo da herrian, hainbat tokitako taldeak gonbidatuta: Gabiriako I. Judo Topaketa. Bestetik, 2012ko udazkenean sortutako bertako judo taldekoek aurreneko erakustaldia izango dute jende aurrean. Saio 10:00etan hasiko da (programan 10:30ean jartzen badu ere, ordu erdi bat aurreratu dute), Alkainburu pilotalekuan.

Gabiriako judo taldean 21 haur dabiltza, Asier Berasategi irakaslearekin./Irati Aldazabal

Gabiriako judo taldean 21 haur dabiltza, Asier Berasategi irakaslearekin./Irati Aldazabal

Gabiriako Judo Taldeko haurren gurasoek antolatu dute topaketa. Herri askotako haurrak eta gurasoak espero dituzte: Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Arrasate eta Gabiria ziur. “Hondarribikoak eta Azpeitikoak ere agian bai, gonbidapena luzatzen zaie eta batzuetan sorpresaz azaltzen dira”, dio judo taldeko guraso batek. 150 ume “behintzat” espero dituzte, gutxienez. Horietatik 21 Gabiriako taldekoak dira.

Judo saioa egin ondoren, Guraso Elkarteak hamarretakoa prestatuko du, Udalaren laguntzarekin, partaide guztientzat. Judolari gabiriar gazteek irakaslea Asier Berastegi dute. Gabiriako taldea berez Legazpikoaren barruan dago. Legazpin duela 20 bat urde sortu zuen Jose Manuel Paternainek judo taldea.

Gabiriako I. Judo Topaketaren kartela.

Gabiriako I. Judo Topaketaren kartela.

Iruzkinak
  1. […] GABIRITARRAK BLOGEAN AZALDUTAKO ALBISTEA […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s