Gazteek egindako azken pelikula emango dute gaur

Posted: 2013/05/03 in Antzerkia, Bertsolaritza, Eskola, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Kultura, Musika
Tags: , , , , ,

Herriko gazte talde batek aurtengo neguan grabatu duen Benemeritoak filma emango dute, gaur 22:00etan, Etxeberri kultur etxean. Udaberri Kulturala egitarauaren barruko ekitaldia da. Gattiken ekoiztetxeak egin zuen pelikula, herriko gazteak aktore dituena. Euskal Herriak independentzia lortu ondoren, guardia zibil batzuk bertsolaritzaren bidetik saiatuko dira gizartean txertatzen. Beasaingo Bertsomovieda film lehiaketara aurkeztu zuten lana. Abenduaren 31n antzerkia egin zuten, istorio berean oinarrituta.

'Benemeritoak' filmaren irudi bat./Gattiken

‘Benemeritoak’ filmaren irudi bat./Gattiken

Pelikula emateaz gain, gaizki ateratako eszenen bideoa ere botako dute.

Udaberri Kulturalak bihar jarraituko du. Balentzategi herri eskolako ikasleek ikuskizuna egingo dute, 17:00etan, eliza ondoko antzokian. Antzerkia, dantza eta bertsoa uztartuta osatu dute urteroko emanaldia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s