Tentsio altuko linearen aurkako Segurako festara joateko deia

Posted: 2013/04/26 in Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Osasuna
Tags: , , , , , ,

Goierriko Goi Tentsioko Linearik Ez plataformak tentsio altuko argindar lineen kontrako eguna ospatuko du, bihar larunbata, Seguran. Gabiriarrek han parte hartuko dute. Defenda dezagun gure ingurumena, etorkizuna, osasuna, ondarea. Autopista elektrikorik ez izango du leloa.

Egitaraua eguerdian hasiko da. 12:00etatik 13:00etara, informazio gunea jarriko dute Segurako plazan; 13:00etatik 14:30era, triki-poteoa egingo dute;  eta 14:00etan, kantu bazkaria. Helduen bazkariaren prezioa 15 euro da, eta menua paella, haragi gisatua eta postrea. Haurrena, 8 euro (makarroiak, solomoa eta postrea). Tiketak apirilaren 10ean jarri zituzten salgai, Goierriko hainbat herritako tabernetan (tartean Gabiriako Ostatuan), eta asteartean (hilak 23) ziren erretiratzekoak.

Goi tentsioko azpiegituren aurkako pankarta, Euskal Herriko Itzulia Gabiriatik pasatu zenean, apirilaren 5ean./AMM

Goi tentsioko azpiegituren aurkako pankarta, Euskal Herriko Itzulia Gabiriatik pasatu zenean, apirilaren 5ean./AMM

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s