Udaberria, kulturaz loratua

Posted: 2013/04/05 in Kultura
Tags: ,

Aurreko igandeaz geroztik abian da Udaberri Kulturala. Udalaren Kultura Batzordeak eta herriko hainbat elkartek ondu dute egitaraua, martxotik maiatzera bitartean 11 egun kultur ekitaldiz janzteko. Askotariko jarduerak izango dira, batzuk berriak.

Pazko igandean, martxoak 31, Aberri eguna ospatuz eta ikurrinari omenaldia eginez hasi zen egitaraua. Bigarren hitzordua bihar, larunbata, apirilak 6, izango da. Bertsolari gazteentzako Osinalde sariketa jokatuko da. Egitarau osoa, web honetako Egitarauak atalean dago.

Berrikuntzen artean, bat aipagarria bada, herriko ondarea ezagutzeko apartekoa. Igeribar baserrira bisita gidatua antolatu dute, apirilaren 13rako. Errota, aldaparoa, ubidea eta alea ehotzeko sistema osoa erakutsiko du Jose Kruz Baztarrikak. Ondoren, errotako artirin eho berriarekin, talo jana izango da Osinalden. Bezperan, gaiaz ilustratzeko, Garia, lurra, ogia dokumentalaren emanaldia dago, kultur etxean. Ikus-entzunezko etnografikoa horren lan hori Urretxuko Lekaio kultur elkarteak ekoitzia da, eta iazko irailean aurkeztu zuten (aurkezpenaren bideoa, Gotzon Aranburuk egina).

Estreinaldiekin segiz, herriko hiru talde berriren lana ezagutzeko modua emango du egitarauak. Batetik, Nerea Iztueta gabiriarra kide duen Dhuna musika taldeak kontzertua egingo du. Ane Arrieta segurarra eta Irati Badiola zegamarra dira beste kideak. Martxoaren 8an jo zuten lehen kontzertua, Seguran. Taldekideak Euskadi Irratiko Mezularia irratsaioan elkarrizketatuko dituzte, gaur, 18:00etatik aurrera.

Bestetik, herriko haur abesbatzak estreinako kantaldia egingo du, apirilaren 28an. Musika eskolako ikasleekin batera osatuko dute emanaldia, antzokian. Azkenik, judo ikastaroan dabiltzan haurrek ere iazko udazkenean hasiz geroztik ikasi dituzten giltzak eta pausoak erakutsiko dituzte. Judoken topaketa egingo da, herrian lehenbiziko aldiz, Arrasateko, Zumarragako, Legazpiko eta Gabiriako judo-eskoletako haurrekin.

Kultur egitaraua sartu dute, gainera, herriko gazteek egin dituzten film laburren emanaldia. Goruntzek urtero antolatzen duen Dantzari Txiki eguna ere aurten herrian tokatzen da (Ormaiztegirekin txandatzen da, urte batean eta bestean). Sei talde gonbidatu dituzte, apirilaren 21erako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s