Eneritz Artetxek jaso du bertsotako Aztiri saioa, baina ez da Osinaldera sailkatu

Posted: 2013/03/25 in Bertsolaritza, Kultura, Lehiaketak
Tags: , , , , ,

Aztiri bertsolari sariketa larunbat gauean jokatu zen, auzo hartako Aztiri-Bat elkartean. Sei bertsolari gazte kantuan, eta hiru behintzat protagonista, izen propioz. Aztiri saria, entzuleen irudiko gaueko bertsolari onena izan dena, bozketa herrikoiz, Eneritz Artetxe azkoitiarrak jaso zuen. Hark jaso zuen boto gehien, entzuleen partetik. Epaimahaikoaren iritzia, ordea, bestelakoa izan zen. Osinalde sariketara pasea eman zien bi bertsolarien artean ez zen sartu Artetxe. Epaileek —ezkutuan aritzen dira lanean— Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Imanol Uria algortarra apartatu zituzten, aurrerako.

Ezkerretik eskuinera, Aztirian aritu ziren seiak: Eneritz Artetxe, Imanol Irazustabarrena, Joanes Etxebarria, Imanol Uria, Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabal./Eneritz Gorrotxategi – Osinalde elkartea

Ezkerretik eskuinera, Aztirian aritu ziren seiak: Eneritz Artetxe, Imanol Irazustabarrena, Joanes Etxebarria, Imanol Uria, Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabal./Eneritz Gorrotxategi – Osinalde elkartea

Jokin Matxinandiarenak aurkeztu zuen saioa. Koplak kantatzeko Miren Deba eta Ander Ibarguren trikitilarien laguntza izan zuten. Zortziko nagusian eta zortziko txikian binaka, hamarreko txikian ofiziotan, bina punturi erantzuten bakarka, gaia emanda bi bertso eta koplatan aritu ziren. Guztiak ere “txukun” aritu ziren, antolatzaileen esanetan. Afaltzen 80 lagun izan ziren, Aztiri-Bat elkartean. Ondoren, saioa entzutera jende gehiago sartu zen.

Osinalde sarian kantatzeko saikoa osatzeko, Aztiriko bi sailkatuen izenak jakitea besterik ez zen falta. Hala, apirilaren 6an honako sei gazteak ariko dira Osinalde elkartean: Josu Oiartzabal azpeitiarra eta Nekane Zinkunegi errezildarra (Ordiziako Argi-Berrin sailkatuak), Iñaki Aleman iruritarra eta Nerea Ibartzabal markinarra (Zaldibiako Osinberden), eta Peio Ormazabal eta Imanol Uria (Aztirian). Hiru bizkaitar, bi gipuzkoar eta nafar bat, Osinaldeko 41. irabazlea izateko hautagai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s