‘Benemeritoak’ bigarren geratu da Bertsomoviedako bozketa herrikoian

Posted: 2013/03/25 in Bertsolaritza, Ikus-entzunezkoak, Kultura, Lehiaketak, Zinema
Tags: , , , ,

Herriko gazteek eta Gattiken ekoiztetxeak prestatu duten film laburrak ezin izan du iazko saria errepikatu, aurten. Beasaingo Bertsomovieda lehiaketan, atzo bukatu zen Internet bidez botoa emateko epea, astebeteren ondoren. Gabiriarren lana bigarren geratu da, bozkatuenen zerrendan. Boto gehien Oñatiko Badator munizipala ikus-entzunezkoak jaso ditu, 950 inguru. Benemeritoak 900en azpitik geratu dira. Ostiralera arte zerrendan buru zeuden gabiriarrak, baina asteburuan irauli dute oñatiar internautek emaitza. Saria, 15 lagunentzat sagardotegian otordua da.

Oraindik, ordea, sari nagusia izendatzea geratzen da. Hori antolatzaileek egingo dute, epaimahaiko baten bidez. Hautagai nagusia Benemeritoak da, iaz bezala sari nagusia eramateko. Lehengo urtean, erdibanatu egin behar izan zuten sari hori. Aurten, bi sari eramateko arriskurik ez dutenez dagoeneko, ea.

Youtube-n dago film laburra. Dagoeneko 2.800 lagunek baino gehiagok ikusi dute.

Iruzkinak
  1. Ekain says:

    Nei Azpeiti alden ai zat jendea esanez ikusi duela, asko gustau zaiela eta deskojonau in diela kortok irauteon denboran.
    Premioik lortze ez badare ZORIONAK! Lan earra!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s