Aztiriko bertso sariketatik irtengo dira Osinaldeko azken bi finalistak, larunbatean

Posted: 2013/03/19 in Bertsolaritza, Kultura, Lehiaketak
Tags: , , , ,

Osinalde bertso sariketaren 42. ekitaldia ari da bertsolariz hornitzen. Hiru kanporaketatatik bi jokatu dira, eta lau bertsolariren izenak jakinak dira dagoeneko. Azkeneko bi finalistak Aztiri Sarian izendatuko dituzte, larunbatean.

Martxoaren 9an Ordiziako Argi-Berri saritik Josu Oiartzabal azpeitiarra eta Nekane Zinkunegu errezildarra sailkatu ziren. Aurreko larunbatean, martxoak 16, Zaldibiako Osinberde estreinako sariketan Iñaki Aleman iruritarrak eta Nerea Ibartzabal markinarrak lortu zituzten jokoan ziren bi txartelak.

Iñaki Aleman iruritarra, Osinberden irabazle.

Iñaki Aleman iruritarra, Osinberden irabazle.

Argi-Berriko seikoa. Ezkerretik lehena Zinkunegi, mikroarekin Oiartzabal.

Argi-Berriko seikoa. Ezkerretik lehena Zinkunegi, mikroarekin Oiartzabal.

Larunbatean, hilak 23, Aztiri-Bat elkartean da bertsolaritzaren festa. Afaria 20:30ean hasiko da, eta ondoren izango da saioa, Jokin Matxinandiarenak aurkeztuta. Honako seikoa ariko da kantuan: Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Imanol Uria (Algorta), Eneritz Artetxe (Azkoitia), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Imanol Irazustabarrena (Alegia, Gipuzkoa) eta Joanes Etxeberria (Barkoxe).

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s