Igandean, Gabiriako XV. Rallyesprinta

Posted: 2013/03/01 in Kirola, Lasterketak, Lehiaketak
Tags: , ,

Beste urtebetez, Gabiriako Rallyesprintak zabalduko du Euskal Herriko automobilismo denboraldia. Egutegiko aurrenko proba ofiziala da, eta igandean jokatuko da, martxoak 3, 15:00etan hasita. Ohi bezala, hiru erlojupeko egingo dituzte, iaz bezala Motxorro (Legazpi)-Gabiria norantzan. 6,65 kilometroko bide zatia izango da, betikoa.

Kartela

Krisiak eragina izan badu ere, parte-hartze dotorea izango da, bai kopuru aldetik (51 talde daude izena emanda), bai maila aldetik. Aurreko urteetako partaidetzaren azpitik geratu da, hala ere. Egoera orokorra ikusita, “gustura egoteko moduan” direla esan du Euskal Automobilismo Federazioaren lehendakari Angel Gurrutxagak.

PARTAIDEAK

Lau Mitsubishi eta 15 BMW daude, tartean. Faboritoen sailean Joxe Labaka (iazko euskal rallyetako txapelduna), David Ardions (iaz lehen mangan denbora onena egin zuen, eta helmugaratu ostean kolpe bat hartuta erretiratu beharra eduki zuen), Iban Tarsicio edota Jon Davoz daude, laurak Mitsubishiekin. Gorka Antxustegi, Suzuki rally taldeko pilotu ofiziala, bertan izango da, Peugeot 205 F2000 ahaltsuarekin. Baita Txus Jaio ikusgarria ere (BMW 320i), edo Aingeru Castro (BMW M3) eta Iñaki Alberdi (BMW M3).

Aurkezpen ekitaldia asteartean egin zuten, Korta jatetxean. Han izan ziren Lagun Artea eskuderia antolatzaileko Jorge del Cid eta Joxe Antonio Araneta, Gabiriako Udaleko zinegotzi Gorka Maiz, Legazpiko alkate Kepa Urtzelai (aurten lehenbiziko aldiz babesa agertu du Legazpik), Angel Gurrutxaga , Lontxo Ormazabal Kortako ordezkaria, eta David Ardions gidaria.

Aurkezpen prentsaurrekoan izan ziren antolatzaileak, babesleak eta gidariak./Eduardo Maturana-EAF

Aurkezpen prentsaurrekoan izan ziren antolatzaileak, babesleak eta gidariak./Eduardo Maturana-EAF

Lehen taldea, Joxe Labaka-Aitor Otaegi, 15:00etan irtengo dira. Kamiño Zaharra (Gi-3540 errepidea), lasterketa jokatzen dena, goizeko 10:00etan itxiko dute. Barruan ez dute aparkatzen utziko. Zirkulazio aldetik mugapenak izango dira. Ormaiztegitik soilik igo ahalko da Gabiriara, norantza bakarrekoa izango da errepide hori. Aparkatu ahalko da bide horretan, bazter batean. Herritik irteteko, kaskotik barrena Alegia alderantz jaitsi beharko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s