Hartu-eman ikastaroak antolatu ditu udalak, herritarren artean jakintza partekatzeko

Posted: 2013/02/04 in Gizartea, Ikastaroak, Kultura
Etiketak: ,

Udalak hartu-eman ikastaroak antolatu nahi dituela jakinarazi du, herritarrentzat eta doan, aurreko ostegunean datatutako bandoaren bidez. Zerbaitetan aritua edo aditua den herritarrak emango lituzke kurtso motzak, herrikideentzat. “Guztiok parte har dezakegu, guztiok baitugu besteei erakusteko zerbait”, dio udalak. Ikastaroren bat eman nahi duenak udaletxera hots egin behar du.

Deialdia egitearekin batera, dagoeneko bi ikastaro antolatuta daudela jakinarazi du. Hitano ikastaroa (hika hizketa-moldea lantzeko) Marian Bidegainek emango du, otsailaren 13, 20, 27 eta martxoaren 6an, Etxeberri kultur etxean. Bestea, xaboi koskorrak egiteko ikastaroa da, Pake Galdosek emango du, otsailaren 16an 16:00etan, Osinalde elkartean; iraupena ordubete ingurukoa izango du. Bi kurtso horietan parte hartzeko, jarritako orduan tokira bertara agertu besterik ez dago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s