Lehen jardunaldiko postu berberetan bukatu dute herriko bolari taldeek

Posted: 2013/01/25 in Kirola, Lehiaketak
Tags: , , , , ,

Gipuzkoako taldekako bola txapelketan, igandean jokatu zen Hernanin bigarren eta azken jardunaldia, eta sailkapenari dagokionez gauzak bere horretan geratu dira herrian osatu ziren bi taldeei dagokienez. Legazpin lehen jardunaldian lortutako postuei eutsi diete: Osinalde A seigarren geratu da, eta Osinalde B hamargarren, hamar talderen artetik. Hernanin Osinalde A-k 227 puntu lortu zituen (Legazpin, lehen jardunaldian, 265). Osinalde B-k 186 puntu batu zituen (Legazpin 225).

Hala, Gipuzkoako Taldekako Txapelketako sailkapen orokorra honela geratu da:

  1. Txoritegi (Segura), 551.
  2. Urnieta, 534
  3. CD Hernani, 521
  4. Ategorrieta, 506
  5. Zerain, 502
  6. Osinalde A, 492
  7. Elur-Txori (Hernani), 487
  8. Danantzako (Legazpi), 462
  9. Ur-Mia (Ereñotzu), 434
  10. Osinalde B, 411

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s