Patinatze ikastaroa antolatu du Guraso Elkarteak

Posted: 2013/01/23 in Gizartea, Ikastaroak, Kirola
Tags: , ,

Patinaje edo irristaketa ikastaroa antolatu du, bigarren aldiz, Balentzategi eskolako Guraso Elkarteak. Izena emateko epea ostiralera arte (urtarrilak 25) dago zabalik. Izena Balentzategi eskolan, Etxeberri kultur etxean eta Ostatuan jarri dituzten orrietan idatzi behar da. Ikastaroaren kostua 75 eurokoa izango da ikasleko. Irristailuak, kaskoa eta babesgarriak norberak eraman behar ditu. “Jende gehiegi apuntatuko balitz, gabiriarrek izango lukete lehentasuna”, diote antolatzaileek.

Otsailaren 2an hasiko da, eta denera hamabi saio izango dira, larunbatetan. Bi klase izango dira: helduen taldea 16:00etatik 17:00etara ariko da, eta haurrena 17:00etatik 18:00etara. Umeentzat gutxieneko adina bost urte da. Sandra Fernandez izango da erakuslea. Iaz izan zen estreinako aldiz, eta “izan zuen arrakasta” ikusita, aurten ere egitea erabaki dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s