Urtea 20 langabeturekin bukatu da, 2011ko bikoitza

Posted: 2013/01/17 in Ekonomia, Gizartea
Tags: , , ,

Herrian 20 langabetu zeuden 2012ko abenduaren azkenean, aste honetan Espainiako Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (SPEE) atera dituen datuen arabera. Zenbateko hori 2011ko azken egunekoaren bikoitza da, 10 langetu baitzeuden orduan. 2009tik datu txarrena izan da (13 langabetu zeuden). Izan ere, enplegu galerari dagokionez, 2012a urte gordina izan da. 2009ko uztaileko eta abuztuko sabaia (16 langabetu) iazko martxoan gainditu zen, 18raino igoz. Urtean zehar ez da hortik jaitsi.

Langabeziaren 2012ko bilakaera, balio absolutuetan:

  • Urtarrila: 14.
  • Otsaila: 13.
  • Martxoa: 18.
  • Apirila: 19.
  • Maiatza: 18.
  • Ekaina: 19.
  • Uztaila: 19.
  • Abuztua: 18.
  • Iraila: 19.
  • Urria: 21.
  • Azaroa: 22.
  • Abendua: 20.

Abenduan, hala ere, bajaeratxo bat izan zen azaroarekiko. Bi lagun gutxiago zeuden lana aurkitzeko zerrendan (%9ko jaitsiera). Abenduan, sexuari dagokionez, berdin ziren gizonezko ala emakumezko, langabezian zeudenak: bosna. Adinka, gehienak (11) 25-44 urte artekoak, beste zortzi 45 urtetik gorakoak, eta bat 25 urtez azpikoa.

Sektoreka, sei langabetu industrian zeuden, bat eraikuntzan, eta 13 zerbitzuetan. Azarotik, nekazaritzan (bakarra zegoen) eta zerbitzuetan (14) jaitsi da langabezia. Beste bi arloetan berdin mantendu da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s