Urteko lehen lehiaketa, futbolinekoa

Posted: 2013/01/04 in Gizartea, Lehiaketak
Tags: , , , ,

Ostatuak Gabiriako I. Futbolin Txapelketa antolatu du, eta izena emateko epea ireki du. Bikoteka da. Doan da izen-ematea. Partidak zozketa bidez erabakiko dituzte bikoteen artean.

Asmoa 30 bat bikote apuntatu arte itxarotea da (urtearen bukaeran erdiak-edo zeuden); ondoren, lau bat multzo bereizi, eta bakoitzean denek denen aurka jokatuz ligaxkak egingo lituzkete. Txapelketa luzea egin nahi du Juanlu ostalariak.

Partidak ostegun, ostiral edo larunbatetan izango dira, ordua jokalarien artean erabakita. Partida 9 bolako 3 jokora izango da; aurkariari behin baino gehiagotan irabazi beharko zaio. Final-zortzirenetara pasatzeko bi fase igaro beharko dira (jokalari kopuruaren arabera). Epaile bat egongo da partida bakoitzean, eta hura arduratuko da emaitzak apuntatzeaz.

Sariak: 1. txapela, xanpaina eta bi lagunentzat afaria Ostatuan; 2. Afaria bi lagunentzat Ostatuan.

Urtea (mahai-)kirola egiten hasteko aukera aparta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s