Apirilera bitarteko pelikula emanaldiak zehaztu ditu udalak

Posted: 2012/12/11 in Eskola, Euskara, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Zinema
Etiketak: , , ,

Udalaren Kultura Batzordeak izendatu ditu abendutik apirilera arteko filmak. Neguko sasoia ostiralean, abenduak 14, hasiko da. Hilean bi pelikula eskainiko dira, bat haurrentzat eta bestea helduentzat. Emanaldi guztiak Etxeberri kultur etxeko proiekzio aretoan dira.

Lehen saioa berezia izango da. Balentzategi herri eskolaren mendeurrena ospatzeko asteburua denez, Eskola bizia, herri bizia dokumentala emango dute. Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeak aurten bete ditu 25 urte, eta udaberrian estreinatu zuten. Lanaren ekoizle Iñaki Alkalde kultur etxean bertan izango da, ikus-entzunezkoaren ondoren azalpenak emateko.

Hauxe da pelikula emanaldien egutegia eta karteldegia:

  • Abenduak 14, ostirala. ‘Eskola bizia, herri bizia’. 19:00etan.
  • Abenduak 27, osteguna. ‘Olentzero eta oparien ordua’. 17:30ean, haurrentzat.
  • Urtarrilak 18, ostirala. ‘Gartxot’. 22:00etan, helduentzat.
  • Urtarrilak 26, larunbata. ‘Horton’. 17:00etan, 4-7 urte artekoentzat.
  • Otsailak 15, ostirala. ‘Asfaltoa’. 22:00etan, 12 urtetik gorakoentzat.
  • Otsailak 23, larunbata. ‘Iratxoen erregea’. 17:00etan, 9-12 urte artekoentzat.
  • Martxoak 16, larunbata. ‘Igelak eta zapoak’. 17:00etan, 6-9 urte artekoentzat.
  • Apirilak 12, ostirala. ‘Izarren argia’. 22:00etan, 13 urtetik gorakoentzat.
  • Apirilak 27, larunbata. ‘Vicky bikingoa’. 17:00etan, publiko guztiarentzat.

 

Advertisements
Iruzkinak
  1. […] Kultura Batzordeak prestatutako film emanaldi sorta bihar, larunbata, agortuko da. Abenduan hasita, negu parteko asteburuetarako bederatzi pelikula jarri zituzten, hileko pare bat, adin […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s