Asiar liztorraren habia aurkitu eta desegin dute herrian

Posted: 2012/11/16 in Ingurumena, Natura, Nekazaritza
Etiketak: , , , , , ,

Udal arduradunek asiar liztor edo liztor beltzaren (Vespa velutina) habia bat desegin zuten herenegun. Mandiola Zaharreko txabola batetan zeukaten eginda abaraska, espezie inbaditzaile horretako intsektuek. Asteazken gauean kendu zuten, ilunpetan, orduan egoten baitira habiako liztor gehientsuenak bilduta. Lehenik intsektizidarekin akabatu, habia kendu, eta sutan erre zuten.

Asiar liztorraren habia, Mandiola Zaharren.

Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak baieztatu du asiar liztorrak zirela, argazkiak ikusita. “Dudarik gabe liztor asiatikoa da, Vespa velutina. Hemengo liztor crabroarekin alderatuz ia dena beltza da, laugarren zatia hori-laranja kolorekoa eta hankak horiak”, azaldu dute elkarteko adituek.

Habia, behin intsektizidaz ondo busti eta liztorrak akabatutakoan, erre egin behar da. Hala ere, dema ez legoke irabazita: “Habia kendutako lekuan tranpa jartzea komeni da, hortik galduta gelditu diren liztorrak harrapatzeko”, gaineratu du erlezainen elkarteak.

Herrian aurkitu den asiar liztorraren lehenbiziko habia da Mandiola Zaharrekoa. Iaz bertako liztor tzarrak ere (Vespa crabro) kalteak eragin zituen erlegintzan eta frutatan. Hasieran asiar jatorriko espeziearena zela uste bazen ere, azkenean europarrekoa zen Agerren aurkitutako habia.

This slideshow requires JavaScript.

Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak bere webgunean zehatz definitzen du liztor beltza, baita horiek harrapatzeko tranpa nola egin ere.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s