Bertso berriak, ugariak bezain sarriak

Posted: 2012/11/14 in Bertsolaritza, Gizartea, Kultura, Lehiaketak

Bertsolaritza arloko hainbat kontu jakingarri izan dir edo izango dira datozen egunotan. Batetik, aurreko larunbatean Gabiriako hiru bertsolari Hernanin izan ziren, Hernani-Ordizia bertso desafioan parte hartzen, Ordiziaren izenean. Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Aratz Igartzabal aritu ziren Ordiziarekin, Eñaut Martikorena, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz Hernanirekin. Bi errugbi taldeek derbia jokatu zuten Espainiako Ohorezko Mailan. Horren inguruan, Gipuzkoako errugbiaren festa antolatu zuten, eguerditik hasita. Hernaniko plazan kantatu zuten bertsolariek, 12:00etan. Gero bazkaria, kalejira eta partida eduki zuten. Ordiziak irabazi zuen errugbian (7-34). Bertsotan ez dakigu nork.

Hala ere, pentsa liteke denek irabazi zutela. Halaxe kontatu zuen igandean ‘Hernaniko Kronika’-n: “Atzoko derbi egunaren aitzakian, egun osoko festa egin zen Hernanin. Goizean, bertsolariak eta paella jatea izan ziren plazan. Bertso­lariek errugbi jokalariek erabiltzen dituzten hortz-babesleekin ere kantatu zu­ten, umore punttua jarriz”.

Bestetik, ostiralean, azaroak 16, Endika Igartzabalek Araiako (Araba) gaztetxean Bertxoko bertso txapelketan parte hartuko du. Bigarren saio puntuagarria zen. Endikarekin batera Ander Solozabal (Gasteiz), Iker Pastor (Zalduondo), Iñaki Tena (Gasteiz), Ane Labaka (Lasarte) eta Irati Majuelo (Iruñea) bertsolariak ariko dira kantuan. Lehen saioa Murgian izan zen, azaroaren 9an; hirugarren kanporaketa Laudion da, 23an. Finala azaroaren 29an, osteguna, Gasteizko gaztetxean, 22:30ean. Saio bakoitzetik bina bertsolari sailkatuko dira finalerako. Saio guztiak gaztetxeetan dira, denak 19:30ean hasita (finala izan ezik).

Azkenik, larunbatean, azaroak 17, Iñaki Muruaren txanda izango da, Usurbilen. Udarregi sariketaren finala jokatuko da, Agerialde eskoletan, 21:00etan (lehenbizi afaria). Bertsolari beteranoekin eta gazteekin saio bana egin zituzten, eta horietan sailkatutako hiruna lagunek parte hartuko dute II. Udarregi Sariketan. Irailaren 15ean Iñaki Murua, Millan Telleria eta Xabier Zeberio pasa ziren aurrera; urriaren 12an Ander Lizarralde, Unai Gaztelumendi eta Iban Urdangarin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s