Benetako artisten gaua

Posted: 2012/11/14 in Gizartea, Kultura, Musika
Etiketak: , , , ,

Artisten Gaua ospatu zen aurreko ostiralean, Osinalde elkartean. Lehenbizi, lagun arteko afaria egin zen, aurrez izena emanda zutenen artean. Gero, mota askotako musika saioak entzuteko eta parte hartzeko aukera bikaina izan zen: musika, bertso musikatuak, tresnak, kantaldia…

Hasieran eta bukaera aldera kantu saioak egin ziren, Xabier Barriolak gidatuta. Pianotxoa eraman zuen, eta mikrotik kantatuz zuzendu zuen kantaldia. Berekin batera Mariaje Arratibel zumarragarra aritu zen, zeharkako flautarekin. Afaltzen 80 bat lagun elkartu ziren, eta saioa entzutera lagun gehiago ere bai (90 bat inguru denera). Gazteek prestatu eta zerbitzatu zuten. Barriolak liburuxka dotorea prestatu zuen kantu saiorako, 16 orrialdekoa. 13 abesti sartu ditu, tradizionalak eta berriak tartekatuta, denak euskarazkoak.

Asier Bidegain (trikitia) eta Iban Maiz (bateria) izan ziren bikote eta taldeen emanaldiei hasiera eman zietenak. Guri Bost taldea (Julen eta Jon Sagarna, Iñaki Rezusta, Iker Arratibel eta Jon Gorrotxategi) aritu ziren gero, bizpahiru pieza joz. Jon Muruak eta Eresti Oiarbidek Ken Zazpiren balada bat kantatu zuten, bi ahotsera. Eñaut Asurabarrena eta Leire Murua jardun ziren gero, gitarra lagun. Asurabarrena bakarlari gisa Jon Martinen Bakardadean bertso sorta kantatu zuen gero, gitarrarekin. Leire eta Maialen Akizu ahizpek Gabiriako herriari eskainitako bertsoak eraman zituzten agertokira, gitarrarekin haiek ere; beste pieza bat ere abestu zuten.

Azken txanpan, Iñaki Rezusta, Mikel Mandiola eta Aratz Igartzabal, trikiti eta pandero, kantuan aritu ziren. Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariek borobildu zuten saioa. Bukaeran Gorka Maiz eta Endika Igartzabal ere azaldu ziren, eta bertso batzuk bota zituzten, Aratz Igartzabalek ere lagunduta.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s