Errezil sagar egunerako kartela prest da

Posted: 2012/11/08 in Azokak, Gizartea, Nekazaritza
Etiketak: , , , ,

Erbie elkarteak gaur aurkeztu du azaroaren 18ko errezil sagarraren egunerako kartela, webgunean. Hain justu, Interneteko atariaren goiburuko argazkiarekin jokatu dute kartela diseinatzerakoan. Bai webgunea, bai sare sozialetako loturak ere ageri dira.

Egitarauari dagokionez, azaroaren 18an, igandea, 10:00etan zabalduko dute errezil sagarren erakusketa, sagar-goxoen bilduma eta nekazaritza-produktuen azoka. Plazan izango da. Berrikuntza gisara, sagar arbolak kimatzen erakusteko saio didaktikoa izango da. Altzibar loradendak zuhaitzak bertara eramango ditu, eta Josu Osa adituak emango ditu azalpenak.

Egitaraua:

  • 10:00. Errezil sagar erakusketaren irekiera.
  • 10:30. Errezil sagar-goxo lehiaketaren irekiera.
  • 11:30. Txertatze edo kimatze ikastaroa.
  • 13:30. Sari banaketa.

Bien bitartean, Gabiriako errezil sagarraren webgunean elkarrizketak ateratzen ari dira, bai antolatzaileei, bai ekoizleei. Bestelako informazio jakingarria ere bada.

Azoka eta lehiaketa antolatzeko bilera atzo egin zuten, 19:00etan, Erbie elkartean. “Batzordeak egindako lanak aurkeztu eta geratzen dena antolatzeko” zen deialdia.

Errezil sagar egunaren kartela, 2012ko azaroaren 18rako.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s