Gabiriatik hiru aldiz pasatuko da Euskal Herriko Itzulia 2013an

Posted: 2012/11/02 in Kirola, Lasterketak
Etiketak: , , , , , ,

Goren mailako txirrindularitzaren festa handia izango da datorren urteko apirilaren 5a, ostirala. Baita biharamuna ere. Euskal Herriko Itzulia Beasainen bukatuko da ostiralean, Eibarren hasi ondoren. 165 kilometroko etapa izango da, eta zati handiena Goierriko errepideetan jokatuko da. Tartean, pusketa ondroso bat Gabirian. Bada, dirudienez —ibilbidearen lehenbiziko datuak dira— Gabiriako herrigunea hiru aldiz igo beharko dute UCI World Tourreko txirrindulariek. Lierni, beste hiru aldiz. Mandubia, Barbari eta Olaberria dira eskualdeko beste portuak. Lehenago, Azkarate, Urraki eta Santa Ageda mendateak igoak etorriko dira. Beraz, eta beste etapen ibilbideak falta diren arren, azken aurreko jardunaldirako gorde dute ibilbide gogorrena.

Biharamunean ere urrutira joan beharrik gabe ikusi ahalko da ziklismo bikainena. Beasain-Beasain erlojupeko banakako proba (24 km) Beasain-Ormaiztegi-Lierni-Mutiloa-Zerain-Segura-Olaberria-Lazkao-Beasain zirkuituan garatuko baita.

Orain hurrena, 2011ko apirilaren 5ean, Zumarraga-Zumarraga lehen etapan, gozatua hartzeko modua izan zen Itzuliarekin, herrian. Gabiriako herrigunea bi aldiz igo zuten, eta Aztiria behin. Minetara igotzeko aurreikuspena bazegoen, baina errepide zoruaren egoera kaxkarragatik azken unean neutralizatu egin zuten pasaera hura.

Iban Mayoz eta Egoi Martinez, Arrondoeneko bidegurutzean, 2008ko Itzulian./Angel Elortza

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s